Johannes Brahms
Johannes Brahms (Hanburgo, 1833ko maiatzaren 7a - Viena, 1897ko apirilaren 3) musika erromantikoko konpositore alemaniarra izan zen.
Johannes Brahms | |
---|---|
![]() (1885) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1833ko maiatzaren 7a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Viena |
Heriotza | Viena, 1897ko apirilaren 3a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia |
Familia | |
Aita | Johann Jakob Brahms |
Ama | Johanna Henrica Christian jester |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | Doctor of Music (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Eduard Marxsen (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta piano-jotzailea |
Enplegatzailea(k) | University of Music and Performing Arts Vienna (en) ![]() Wiener Singakademie (en) ![]() Gesellschaft der Musikfreunde (1872 - 1875) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Wolfgang Amadeus Mozart eta Ludwig van Beethoven |
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) Berlingo Arteen Akademia University singers and bards of Vienna (en) ![]() Sängerschaft zu St. Pauli Jena (en) ![]() Q1759337 ![]() Q108092396 ![]() |
Mugimendua | erromantizismoa |
Izengoitia(k) | G.W. Marks |
Musika instrumentua | pianoa txeloa Tronpa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
brahms-institut.de… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Bizitza
Lehen urteak
Hanburgon jaio zen. Aita kontrabaxu-jole izan zen. Hark irakatsi zizkion bere lehenengo musika jakinbideak. Laster nabaritu zitzaion piano-jotzaile ona zela, eta gaztetik, familiaren gastuak ordaintzen hasi zen jatetxeetan, tabernetan, baita burdeletan ere pianoa jotzen. Era berean, klaseak ere ematen zituen.
Brahms-ek piano kontzertu publikoak eskaini zituen, baina ez zuen nahi besteko arrakastarik izan. Nahiz eta onarpen eskasa izan, bere bi "Pianoko kontzertuak" obra estreinuan jo zituen. Konposaketari ekin zion, baina bere obrek ez zuten publikoaren interesik erakarri. 1853ean kontzertu bira bat hasi zuen orduko musikari famatu batekin. Bere bidaian Franz Liszt eta Robert Schumann ezagutzeko aukera izan zuen. Azken hau, konpositore ez ezik musika aldizkari famatu baten editorea ere bazen, eta kritikaren nahiz enpresaburuen interesa erakarri zuen Brahms gaztearen lanak aipatuz. Aipamen honi esker hasi zen Brahms konpositore ezagun eta preziatua bilakatzen.
Robert Schumann-i esker, Brahmsek Roberten emaztea ezagutu zuen Clara Schumann, orduko piano-jotzaile ezaguna. Bere lagun handia egin zen, harreman hau maitasun platonikora heldu zela uste zen.
Viena
1862an Brahmsek behin betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, han konposizioari erabatean eskaini zuen bere bizitza. Ia 30 urte izan ziren obra musikalen konposaketari eskainirik, gaur egun musika klasiko erromantiko lanen funtsezkoak atalak dira, eta Brahmsen bizitzan oso harrera ona izan zituzten, bere garaiean konpositore handienetakoa izanik. Bere arrakasta garrantzitsua Requiem aleman batekin lortu zuen, obra koral handi bat. Publikoak emandako harrerak bere "1. Sinfonia" hastera animatu zuen, hamar urte eman zituen hau idazten. 1876an bukatua, beste hiru sinfonia konposatu zituen hurrengo zortzi urtetan.
57 urterekin konposizioa uztea erabaki zuen. Baina, bere heriotzara iritsi ahala zenbait obra garrantzitsu konposatu zituen, adibidez bi "Klarineterako sonatak" eta lau "Kanta serioak".
Askok Brahms Beethovenen ondorengotzat hartu dute, eta bere lehenbiziko sinfoniari Beethovenen harmargarren sinfonia azizena eman zioten. Aipatutako obrez gain, beste lan garrantzitsuak hauek dira: Violinerako kontzertua eta Bariazioak, maisuki lantzen duen generoa. "Kamara musika" eta "Piano solo batentzako piezen" konposizio ugari ditu, hala nola "Kantak".
Konpositore romantiko gehienak bezala, Brahmsek Beethoven miresten zuen, eta eragin bikaina izan zuen bere lanetan. Baina garai klasikoko konpositorieak, adibidez Mozart eta Haydn ere miresten zituen. Lehengo edizioetako partiturak eta autograforak biltzen zituen, askotan jotzen ziren obra famatuak ere aldatzen zituen. Periodo klasikoko mugimendu asko erabili zituen, handia baitzen periodo horren eragira. Horregatik, musikagile romantikoen artean, Brahms klasioena bezala aipatu izan ohi da.
Perfekzionista hutsa zen eta honen adibide, lehen sinfoniaren konposaketaren hamar urteak dauzkagu. Aditu batzuentzat, hau ez zen bere lehen sinfonia izan, benetako lehen sinfoniak ez zuela Brahmsek nahi hainako kalitatea izan uste dute. Dakigunez, Brahmsek kalitate gabezko bere konposizioak sarri puskatzen zituen, oso zorrotza baitzen bere lanarekin.
Brahms naturaren maitale izan zen. Viena inguratzen duten basoetan paseatzea gustoko zuen, eta berarekin eramaten zituen beti gozokiak ikusten zituen umeen arten banatzeko. Helduenganantz zakar samarra zen, baina bere lagunek bihotzez ederresten zuten. Brahms ez zen ezkondu. Vienan, 64 urterekin hil zen, gibeleko minbizi baten ondorioz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Brahms ![]() |
- Johannes Brahmsi buruzko loturak
- Brahmsen Klarineterako boskotea Analisi musikala, gazteleraz.
- Classic Cat - Brahms mp3s