Domingo Faustino Sarmiento
Domingo Faustino Sarmiento (San Juan, Río de la Platako Probintzia Batuak, 1811ko otsailaren 15a - Asuncion, Paraguai, 1888ko irailaren 11) argentinar idazle eta politikaria izan zen. 1868-1874 bitartean Argentinako presidentea izan zen.
Domingo Faustino Sarmiento | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
1875eko maiatzaren 29a - 1879ko abuztuaren 28a Barrutia: San Juan probintzia
1868ko urriaren 12a - 1874ko urriaren 12a ← Bartolomé Mitre - Nicolás Avellaneda (en) ![]()
1868ko urriaren 12a - 1874ko urriaren 11 ← Bartolomé Mitre - Nicolás Avellaneda (en) ![]()
1863ko abenduaren 4a - 1868
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | San Juan, 1811ko otsailaren 14a | ||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Heriotza | Asuncion, 1888ko irailaren 11 (77 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | La Recoleta hilerria | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ama | Paula Zoila Albarracín Irrazábal de Sarmiento | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Benita Martínez Pastoriza (en) ![]() | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, idazlea, kazetaria, militarra, diplomazialaria eta historialaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Buenos Aires | ||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Adar militarra | Kolonbiako Armada Nazionala | ||||||||||
Gradua | soldadu | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Unitarioa | ||||||||||
![]() ![]() | |||||||||||
![]() |
Bizitza
Juan Manuel de Rosasen kontra aritzeagatik Txilera erbesteratu behar izan zuen. 1855ean, Argentinara itzuli eta, besteak beste, diputatu (1860), gobernadore (1862-1864), eta errepublikako lehendakari (1868-1874) izendatu zuten.
Lehendakari izan zen garaian hezkuntzaz arduratu zen bereziki, eta Europako eta Estatu Batuetako irakaskuntza-ereduetan oinarrituriko berrikuntzak egin zituen. Horrezaz gainera, ekonomia eta garraioak indartu eta Argentinako lehen errolda egin zen haren agintaldian.
Sarmientoren idazlanak, haren politika-jarduera bezala, ideia liberaletan oinarrituak dira, eta garai hartako Argentinako bizimoduaren deskribapen bikainengatik dira batez ere aintzat hartuak. Haren lanetako batzuk Facundo: Civilización y Barbarie (1845), Viajes (1849), Recuerdos de provincia (1850) eta La vida de Dominguito (1886) dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Domingo Faustino Sarmiento ![]() |