Azido 3-fosfoglizeriko

Azido 3-fosfoglizerikoa (edo 3-fosfoglizeratoa, protoia galtzen duenean) bizidunen metabolismoan agertzen den molekula garrantzitsua da. Glukolisian eta Calvin zikloan parte hartzen du, hots, bide kataboliko zein anaboliko batean.

Azido 3-fosfoglizerikoa

Egitura kimikoari dagokionez 3 karbono dituen azido karboxilikoa da, OH taldea 2. karbonoan egonik eta fosfato taldea 3. karbonoan.


Glukolisi

Glukolisian azido 3-fosfoglizerikoa 1,3-difosfoglizerotik abiatuta sortzen da, fosfoglizerato kinasa izeneko entzimak katalizatutako erreakzio honetan:

ADP   ATP

Fosfoglicerato
quinase
1,3-difosfoglicerato
+ ADP
⇌3-fosfoglicerato
+ ATP

Glukolisian ez ezik, glukoneogenesian ere parte hartzen du azido 3-fosfoglizerikoak.

Calvin zikloa

Fotosintesiaren ilunpeko fasean -Calvin zikloan- azido 3-fosfoglizerikoa funtsezko metabolitoa dugu. Pentosa batek -erribulosa 1,5 bifosfatoak- CO2 molekula bat hartzen du zikloaren hasieran, 6 karbono dituen molekula ez-egonkorra agertuz, segituan puskatzen dena bi molekula 3-fosfoglizerato agertuz. Hau da Calvin zikloaren lehenengo molekula egonkorra, funtsezko metabolito bat (glizeraldehido-3-fosfato) sortuko duena.


Bestalde, azpimarratu behar da serina aminoazidoaren sintesian ere parte hartzen duela azido 3-fosfoglizerikoak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.