Zygmunt Krasiński

Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński (Paris, Frantzia, 1812ko otsailaren 19a - ib, 1859ko otsailaren 23a) poloniar idazlea izan zen.

Zygmunt Krasiński

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNapoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński
JaiotzaParis, 1812ko otsailaren 19a
Herrialdea Frantzia
 Errusiar Inperioa
HeriotzaParis, 1859ko otsailaren 23a (47 urte)
Hobiratze lekuaOpinogóra Górna (en) Itzuli
Church of the Assumption in Opinogóra Górna (en) Itzuli
Familia
AitaWincenty Krasiński
AmaMaria Urszula Krasińska
Ezkontidea(k)Eliza Krasińska (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaKrasiński family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVarsoviako Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea eta filosofoa
InfluentziakGeorg Wilhelm Friedrich Hegel, Walter Scott, Friedrich Schelling, Lord Byron, Bronisław Trentowski (en) Itzuli eta August Cieszkowski (en) Itzuli
KidetzaTowarzystwo Naukowe Krakowskie (en) Itzuli
Izengoitia(k)Le poète anonyme de la Pologne

Musicbrainz: 24fa939a-7d68-465d-8088-640a53e1ae12 IMSLP: Category:Krasiński,_Zygmunt Find a Grave: 227527429 Edit the value on Wikidata

Biografia

Poloniako idazle erromantiko handiena izan zen, Juliusz Słowacki eta Adam Mickiewiczekin batera. Aristokraziako familia batean sortu zen, eta Varsovian eta Genevan egin zituen ikasketak. 1833an lehen nobela (Agaj-Han, 1833) argitara eman zuen, Poloniako poeta izengabe baten izenpean, eta bi urte geroago, lan onena idatzi: Nie-Boska Komedia (1835, "Komedia ez jainkozkoa"). Drama horrek Lyongo ehundegietako langileen borroka du gai eta klase-borroka adiera modernoan agertzen duen lehen idazlantzat hartzen da. Irydion drama eman zuen 1836an, Erromako kristauen gainbehera ardatz zuena.

Obra batzuk frantsesez idatzi zituen: La confession de Napoléon (1830, "Napoleonen aitorpena") eta Vision des esprits des siècles (1831-1833, "Izpirituen ikuspegia mendeetan zehar"). Urte askotan, Delfina Potocka kondesa musa izan zuen, eta Frédéric Chopin adiskide halaber.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zygmunt Krasiński Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.