Zwickau
Zwickau Alemaniako Saxonia estatuko hiri bat da, Muldeko eskualdean (Ekialdeko Alemania ohian). Dresde hiritik 135 kilometro hego-mendebaldera, Leipzig hiritik hegoaldera eta Chemnitz hiritik hego-mendebaldera dago, Erzgebirge mendiaren magalean kokatuta. 2010eko erroldaren arabera 93.750 biztanle zituen.
Zwickau Zwickau | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Greater district town (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Saxonia | ||||||||||
Rural district of Saxony | Zwickau | ||||||||||
Alkatea | Pia Findeiß (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Zwickau | ||||||||||
Jatorrizko izena | Zwickau | ||||||||||
Posta kodea | 08001 | ||||||||||
Udalerri kodea | 14524330 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 50°43′08″N 12°29′46″E | ||||||||||
Azalera | 102.58 km² | ||||||||||
Altuera | 267 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 87.172 (2022ko abenduaren 31) −22 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 849,8 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 0375 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Dortmund, Jablonec nad Nisou eta Zaanstad | ||||||||||
Matrikula | Z | ||||||||||
zwickau.de |
Hiru eraikuntza nagusi ditu, bi eliza: Santa Maria (XVI. mendea), eta Santa Katalina (XIV. mendea), eta XVI. mendean eraikitako udaletxea. Industriagune garrantzizkoa da. Ikatza eta ehungintza dira ekonomia-jarduera nagusiak, baina baditu industria mekanikoak (autoak, burdinbideak, eta abar), kimika (kolore-emaileak eta botikagintza) eta metal-industriak (kableak).
Bertan sortu zen Thomas Münzer-ek eragindako matxinada anabaptista (1521). Zwickaun jaio zen, bestalde, R. Schumann musikaria.
Iruditegia
- Plaza nagusia.
- Santa Katalina eliza.
- Antzokia.
- Gaztelua.
Demografia
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
- Zwickau hiriko udal webgunea (Alemanez)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.