Zvenigorod
Zvenigorod (errusieraz: Звени́город) mendebaldeko Errusian dagoen Mosku oblasteko hiria da. Moskova ibaiaren ertzean dago, Moskutik 53 km mendebaldera[1]. 2010ean 16.395 biztanle zituen[2].
Zvenigorod Звенигород | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Moskova ibaia Zvenigoroden Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Moskuko oblasta | ||
Hiri okruga | Odintsovsky Urban Okrug | ||
Izen ofiziala | Звени́город | ||
Jatorrizko izena | Звенигород | ||
Posta kodea | 143180–143185 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55°44′N 36°51′E | ||
Azalera | 28 km² | ||
Altuera | 150 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 22.317 (2020) 386 (2019) | ||
Dentsitatea | 585,54 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1152 | ||
Telefono aurrizkia | 49869 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Santa Vittoria in Matenano, Mahiliou eta Bijie | ||
http://www.zvenigorod.ru/ |
Historia
Arkeologia ikerketek erakutsi dutenez, kokalekua XII. mendetik existitzen da. Lehenbiziko aipamen idatzia, berriz, 1339koa da. XIV. eta XVI. mendeen artean Moskuko mendebaldeko sarbideen babes postua izan zen. Garai hartan eraiki zen Gorodok izeneko kremlina, Moskova ibaiaren ertzean dagoen eta 46 mko garaiera duen lurrezko gotorlekua. Bertako Jasokunde katedralaren barnealdea Andrei Rublioven margoez apaindurik dago. 1398an, Juri Zvenigorodsky printzeak Sava Storozhevski monasterioa eraiki zuen Zvenigorodetik kilometro batera[1].
1784an hiri estatusa jaso zuen. XIX. mendean Moskuko intelektual ugari bizi izan ziren bertan. Datxa nabarmen asko eraiki ziren. Horietako batzuk, hala nola Sergei Taneievena, Anton Txekhovena eta Isaac Levitanena, museo bihurtu dira.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- Zvenigorod Global.britannica.com
- «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru