Zut (argipena)
Zut hitzak honako esangura bi hauek dauzka euskaraz:[1][2]
- berun-hariaren norabidean doana (ik. zut);
- beste lerro edo plano batekin angelu zuzena egiten duena (ik. elkarzut).
Erreferentziak
- «zut» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
- Ibon Sarasola. (1998). «perpendikular» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 154 or. ISBN 848866950X.
Aipua: «perpendikular. Germaniar hizkuntzetan ez dira vertical eta perpendicular / perpendiculaire bereizten: alemanez senkrecht, neerlanderaz loodrecht, danieraz lodret, suedieraz lodrät (Suedieraz vertikal ere erabiltzen da, gure zenbait terminologoren desesperaziorako agian, "perpendikular" ere esan nahi duena), dira biak. Baina gauza bera gertatzen da polonieraz eta txekieraz. Badute hor zer pentsatua gure artean terminologiaren "zehaztasunaz" mintzatzen direnek. Bestalde, bertikal nahiz perpendikular aski ezagunak dira Europan, germaniar zein eslabiar hizkuntzetan, eta, hortaz, nire ustez, euskara batuan badute tokia, baina are gehiago zut-ek, bertikal nahiz perpendikular-en kide gisa.».
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.