Zurtoin

Botanikan, zurtoina, eskuarki ubarroien ardatza da, hostoei, loreei eta fruituei eusten dien organoa da. Bere funtzio nagusia fotosintesia sustrai eta orrien artean garraiatzea da. Sustraitatik bereizten da, gorringoak eta hostoak dituzten korapiloengatik, eta geotropismo negatiboa dutelako, hau da, grabitate-indarraren aurka hazten direlako.[1]

Zurtoinaren atalak

  • Lepoa: zati hau sustraiaren hasieraren dago.
  • Korapiloak: zurtoinean zehar agertzen diren nodulu txikiak dira, hostoen sorrera adierazten dituztenak.
  • Entrenudoak: elkarren segidako bi korapiloren arteko espazioak dira.
  • Besapea: adarraren edo orriaren arteko lotura-puntu zehatza da.
  • Apize begetatiboa: zurtoinaren muturrean dago, etengabe bereizten ari den zelula meristematikoen multzoa da, eta hosto kumulu batek babesten du, gorringo terminala deritzona. Bertatik sortuko da lorea eta fruitua.
  • Gorringoak: besapeetan agertzen diren kimu txikiak dira, adar berri baten jaiotza adierazten dutenak.[2][3]

Funtzioak

Hostoei eusten dien oinplanoaren ardatza da,zeinek modu egokian antolatzen dituen eguzki-erradiazio kantitate handiena hartzeko.      Ugaltzeko unean, zurtoinak loreak eta fruituak ere eusten ditu. Espezie askotan, zurtoina ura erreserbatzeko eta fotoasintesia egiteko organoetako bat da, batez ere ugalketa-etapa baino lehen.

Hala ere, zurtoinaren funtzio nagusia landareen sustraien eta hostoen artean ura garraiatzea da. Metro askoko altuera izan dezake, ezagutzen den zurtoinik luzeena 185 metrokoa da, Calamus Manan palmondoa.[4]

Hazkunde eta simetriaren norabidea

Zurtoina zoruaren gainean bertikalki hazten denean, landare tentea dela esaten da. Kasu honetan adarrak ardatz nagusiaren inguruan oso azkar garatzen dira eta adar bakoitza horizontalki hazten da.Aldiz, zurtoin nagusia horizontalki hazten denean,plagiotropoa deitzen da.

[5]

Zurtoin motak

Zurtoinak beren sendotasunaren, iraupenaren eta bizi diren bitartekoaren arabera sailkatzen dira.

Sendotasunen arabera:

Iraupenaren arabera:

  • Urtekoak: urtebeteko bizitza duten landareak.
  • Bi urtean behin: bi urteko bizitza duten landareak.
  • Iraunkorrak: zuhaitzei eta zuhaixka handiei dagokie.

Bizi diren ingurunearen arabera:

Erreferentziak

  1. «Órganos vegetales. Tallo. Atlas de Histología Vegetal y Animal» mmegias.webs.uvigo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  2. (Gaztelaniaz) «PARTES del TALLO y sus FUNCIONES - Resumen con esquema» ecologiaverde.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  3. (Gaztelaniaz) Redacción. (2017-07-09). «Tallo | Qué es, definición, partes, formación, clasificación» Flores (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  4. «Salisbury, F.B. and Ross, C.W. (1985) Plant physiology. Wadsworth Publishing Co., Belmont. - References - Scientific Research Publishing» www.scirp.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  5. «Tallo» web.archive.org 2009-12-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.