Zurrutero alaia

Zurrutero alaia (nederlanderaz: De vrolijke drinker) Frans Halsek 1627-1628an margotutako margolana da. Erabili zuen teknika olioa margo-oihal gainean izan zen. Luze-zabala 81,5x66,5 zm-koa da. Gaur egun Amsterdamgo Rijksmuseumen ikus daiteke. Halsek margotu zuen arteko erretratu ezagunena da.[1]

Zurrutero alaia
Jatorria
Sortzailea(k)Frans Hals
Sorrera-urtea1620(e)ko hamarkada
IzenburuaEen schutter die een berkenmeier vasthoudt, bekend als ‘De vrolijke drinker’ eta A Militiaman Holding a Berkemeyer, Known as the ‘Merry Drinker’
Jatorrizko herrialdeaHerbehereak
Ekoizpen lekuaHaarlem
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak81 (altuera) × 66,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass31B62321, 41C12, 45(+26), 41D221(HAT)(+81), 41C323 eta 61B:31D14
Kokapena
LekuaRijksmuseum
Gallery of Honour (en) Itzuli
BildumaRijksmuseum
InbentarioaSK-A-135
Historia
ErakusketakEuropeana 280

Margolanaren ezaugarriak

Pertsonaia bakarreko erretratua da, Frans Halsen obran ohikoa. Pertsonaia aurrera begira dago eta, irribarrez, eskuineko eskuaz agurtzen du; ezkerreko eskuarekin, aldiz, so-egileari kopa bat ardo eskaintzen dio, margolanetik irteten. Protagonista gizona da, herriko pertsonaia ohikoa, urteetan sartua. Hegal zabaleko txapela darama. Gorputz erdian, gerrikoa darama non Maurizio printzearen medailoia ikusten den. Gizona, bestela, ez dakigu zein den.

Margolanak baikortasuna eta alaitasuna transmititzen du. Hori, adibidez, koloreetan ikus daiteke: guztiak argiak dira; salbuespen bakarra kapelaren beltza izanik. Argiak distiratsuak dira. Guztiak errealismoaren sentipena ematen du. Irudia espontaneoa da, indar handikoa.

Halsen lanetan ohikoa den moduan, atzean ez da paisaia edo irudirik ikusten.

Herbehereetako margolaritzan margolanaren elementuak so-egileari hurbiltzeko joera zegoen, nolabait margolanaren mugak puskatuz. Kasu honetan joera hori baieztatzen da, bereziki edalontziaren eskaintzarekin.

Erreferentziak

  1. Olivar, M., Cien obras maestras de la pintura, Biblioteca Básica Salvat, 1971. ISBN 84-345-7215-X

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.