Zurrukutun
Zurrukutuna baratxuriz eta bakailaoz egindako Euskal Herriko zopa lodia eta tradizionala da. Tradizioz, zopako motako ogiarekin egiten da, eta arrautza pare batekin laguntzen da.[1][2] Neguko platera da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Urnietan (Gipuzkoa) jaso zuen informazioaren arabera, zurrukutuna Olentzero egunean jaten zen.[3]
Zurrukutun | |
---|---|
Osagaiak | baratxuria, oliba olioa, bakailaoa, Arrautza, urra, piper txorizeroa, Zopakoa, Capsicum frutescensa, tomate saltsa eta Arrain saltsa |
Historia | |
Jatorria | Euskal Herria |
Osagaiak
Hauek dira lau pertsonentzako osagaiak:
- 200 gramo bakailao, gatzgabea eta papurtua
- "zopako" ogi bat (mami gutxiko ogi txigortua)
- oliba-olioa, 2 dl
- 2 baratxuri-buru
- 6 piper txorizeroak
- 4 tomate-saltsaren goilarakadak
- uraren ¼ litro
- arrain-saldaren ¼ litro
- ½ pipermin lehorra
- 4 arraultz
- ura
Errezeta
Hau da Koldo Royo sukaldariaren errezeta:[4]
- Piper txorizeroak hidratatzen jarri, ondoren mamia atera eta momentuz gorde.
- Baratxuriak orritan moztu. Oliba-olioa duen kazola batean, gehitu baratxuria eta pipermin zatitua.
- Bakailao papurtua kazolan sartu eta erregosi. Bota oliba-olio txorrotada bat gehiago eta jarraitu sukaldatzen.
- Bakailaoak gelatina askatzen duenean, bota piper txorizeroaren mamia eta tomate saltsa. Astindu.
- Gehitu kazolari ogi txigortua eta zatitu eta ondo nahastu, ez itsasteko.
- Bota kazolara arrain-salda eta ura. Su motelean berotu 25 minutuz.
- Denbora igaro ondoren, bota arrautzak kazolan eta hautsi.
- Zerbitzatu.
Erreferentziak
- https://www.lavanguardia.com/comer/recetas/20220218/8058052/zurrukutuna-receta-sopa-vasca-ajo-bacalao-paso-paso.html
- http://www1.euskadi.net/harluxet/emaitza.asp?sarrera=ba&unekoerregistroa=23021
- Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 208.or.
- https://canalcocina.es/receta/zurrukutuna
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):[Karlos Argiñanoren errezetaren bideoa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.