Zurriola

Zurriola Donostiako hiru hondartzetako bat da, Urumea ibaiaren bokalearen eta Ulia artean kokatua. 800 metro luze da. Gros auzoan dagoenez, Groseko hondartza ere esaten zaio.

43°19′35″N 1°58′30″W
Zurriola
Irudia: Zurriola
Bandera urdina Sorosleak Elbarrientzat prestatuta Eremu babestua
Ezaugarri orokorrak:
 - Kokalekua Donostia
 - Luzera 800 m[1]
 - Batez besteko zabalera 110 m
 - Betetasun maila Handia
 - Urbanizatze maila Handia
 - Pasealekua Bai
Hondartza mota:
 - Hondar mota Fina
 - Bainuaren egoera {{{bainua}}}
 - Hondartza nudista Bai
Kirolak:
 - Surfa egiteko Egokia
 - Urpekaritza Bai
 - Besterik {{{beste kirolik}}}
Ingurumena:
 - Landaredia Bai
 - Eremu babestua Bai ([[{{{babestua}}}]])
 - Bandera urdina Bai
Segurtasuna:
 - Arrisku seinaleak Bai
 - Hondartzaina Bai
 - Udaltzaingoa Bai
 - Sorosle taldea Bai
Sarbideak:
 - Elbarrientzat Bai
 - Sarbide mota Pasealekutik
 - Sarbide seinaleztatua Bai
Bestelako informazioa:
 - Taberna kopurua 1
 - Kanpina Bai
 - Herrigunerako distantzia 0 m

Luzetara, hiru pasealeku ditu: Jesus Mari Leizaola pasealekua, Zurriola pasealekua eta Luis Pedro Peña Santiago pasealekua.

1994an hasitako lanek zabalkunde handia eragin zuten: Kursaala berreraiki eta Jesus Mari Leizaola pasealekuan olatu horma bat egin zuten, gaur egun 800 m luze[1] den hondartza ur korronte zakarretatik babesteko.

Surfa egiteko Donostiako hondartzarik aproposena da, Sagueseko aldean batik bat. Nudismoa ere egiten da. Jazzaldian, kontzertuak egiten dituzte.

Izena

Donostiaren 1719ko abuztuko mapa. Bertan ageri da Zurriola (Zuriolle forma frantsestuan) Urumeako bokalea izendatzeko.

Lehen, Zurriola hitza Urumearen bokaleko areatzak izendatzeko erabiltzen zen, batez ere ezker aldekoak. Adibidez, XX. mende hasieran bertan zegoen Zurriola pasealekua, egun Okendo plaza, Maria Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzokia dauden lekuan.

Etimologia badazpadakoa bada ere, jatorria zur-ola esapidean du[2], hau da zura lantzen den ola, aspalditik bertako hondarretan ontziola ugari baitzegoen.

Bitxikeria gisa, aipatzekoa da Olentzeroren abesti batean agertzen dela Zurriola, Donostian kantatzen den bertsioa izanik, noski:

Olentzero, begi gorri
non harrapatu arrain hori?
Zurriolako harkaitzetan
bart arratseko hamaiketan!

Irudiak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.