Zurkaitz
Zurkaitza[1] edo paldoa[2] euskarri gisa erabiltzen den zurezko zati edo enborra da.
Nekazaritza eta paisaiagintzan, zuhaitz gazteei eta zenbait landareri alboan jartzen zaie, hazkundearen lehen urtetan edo itxura jakin bat izatearren[3]. Landare belarkarak edo igokariak eusteko, batez ere baratzeetan (hala nola ilarrak eta tomateak), euskarri txikiagoak izaten dituzte, arba izenekoak. Maiz, hiru makil luzez egintako piamide-itxurako egiturak izaten dira.
Nekazaritzan eta paisagintzan
Zuhaitz landatu berria ez dago lurrean ondo ainguratuta. Bere sustraiak, biluzik edo erro-lurrez, azalekoak dira eta oraindik ez dira lurrean barneratu. Egoera horrek zuhaitza ahultzen du hazkundearen lehen urteetan, eta denbora horretan ondo eutsitako zurkaitz batek bakarrik bermatu ahal izango du zuzen haziko dela.
Zuhaitza ez da zurrundu behar: zurkaitzak ondo eutsi behar du eta aldi berean enborraren mugimendu naturala ahalbidetu. Normalean, zurkaitza soka edo uhal bidez lotzen da enborrera, hazkundea oztopatu gabe. Beraz, ez gehiegi estutu behar enborraren inguruan eta metalezko lokarriak saihestu behar dira azala kaltetu nahi ez bada.
Zuhaitza oso handia landatu ez bada, 3-4 urteren buruan behar bezain sustraituta dago eta zurkaitza ken daiteke.
Hainbat modu erabil daitezke zuhaitz bat zurkaizteko:
- bakarra, zutik ala zeiar, haize nagusien aldean, enborraren marruskadura mugatzeko.
- bi, enborraren alde banatan
- hiru, oholez elkarri lotuak
- lau, oholez elkarri lotuak
Eraikuntzan
Zurkaitzak batez ere hondatzeko zorian dagoen eraikuntza eusteko erabiltzen da, bai zutik (zutikoak), bai inklinatuak (ostiko edo eskorak), bai horizontalak (etzanak). Zurkaitzak eraikuntza pozesuan ere erabiltzen dira, hala nola eraikinak edo zubiak altxatzeko edo kofratzeko. Aldi baterakoak dira eta lanen amaieran kentzen dira.
Erreferentziak
- «Zurkaitz». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-4.)
- «Paldo». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-4.)
- Lorezaintza hiztegia. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia 2019 ISBN 978-84-457-3481-0..