Zurin
Zurina edo oidioa hainbat landareri erasaten dien onddo gaixotasuna da. Askotan oidio hitza erabiltzen den arren gaixotasun hau izendatzeko, zurina ez dute Oidium motako onddoek soilik sortzen, baita Erysiphales ordenako beste zenbait onddok ere.
Zurina / Oidioa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Deskribapena
Landareek pairatzen dituzten gaixotasunen artean errazen antzematen denetakoa da, bere sintomak aski bereziak baitira. Infektatutako aleek hauts zuriaren itxurako orbanak agertzen dituzte hosto eta enborretan. Gehien kaltetutako hostoak behealdekoak dira, baina gaixotasuna landarearen edozein tokitan ager daiteke. Gaixotasuna garatzen den neurrian, orbanak handiagoak eta trinkoagoak bihurtzen dira eta espora asexualen kopuru handiak sortzen doaz.
Zurina hezetasun handiko eta tenperatura ertaineko inguruneetan garatzen da ondoren. Uztak asko murritz ditzake ongi kontrolatzen ez bada.
Sarritan aski da landare gaixoak eguzkia eta ingurune lehorra jasatea gaixotasuna sendatzeko. Hura kontrolatzeko beste modu bat gaixorik dauden hostoak kentzea da, esate baterako kuiatxo eta luzokerretan. Badaude kontrolerako modu ekologikoak ere, adibidez jogurtez edo esne gazurez egindako diluzioak. Azkenik, fungizidak ere erabil daitezke zurinaren kalteak murrizteko.