Zuria (Uxue)

Zuria[1][lower-alpha 1] Tafallaldeko Uxue udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

Zuria
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Andre Maria baseliza, herriko parrokia
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaUxue
Administrazioa
Motaherri hustu
Posta kodea31496
Herritarrazuritar
Geografia
Koordenatuak42°27′04″N 1°29′50″W
Garaiera721 metro
Distantzia60,3 km (Iruñetik)
Demografia

XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Uxueko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak zuritarrak ziren.

Izena

Zuria toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • gaztelaniaz: Santa María la Blanca ("ssánta maría la blánka" ahoskatua)

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Santa Maria la Blanca (1534)
  • Santa Maria la Blanca (1602)
  • Santa Maria la Blanca (1629)
  • Munos (1711)
  • Santa Maria la Blanca (1802)
  • Santa Maria (1989)
  • la Blanca (2009)

Historia

Hori da, hain zuzen ere, historiaurreko garaiaren eta Goi Erdi Aroaren artean Uxue mendilerroan zeuden herrixketako bat. VIII. eta IX. mendeen artean, Uxueko gotorlekua sortu zenean, bertako bizilagun asko hiribildu berrira aldatu ziren, batez ere defentsa-arrazoiengatik, musulmanekiko muga eremu lauan baitzegoen. Erdi Aroan zehar, populazioa eta erakargarritasuna galduz joan zen, Uxueren alde, eta, horren ondorioz, 1534. urterako jenderik gabe geratu zen.

Bertako elizan erromatar garaiko inskripziodun bi aldare aurkitu zituzten, Jupiterri eta Lacubegiri eskainiak.

Oharrak

  1. /s̻uɾí.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Zuria - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.