Zuriñe Rodríguez Lara
Zuriñe Rodriguez Lara (Gasteiz, Araba, 1988ko ekainaren 30a) kazetaria eta ikerlari feminista da, Bilbo- Bartzelona Critical Theory ikerketa taldeko kidea.
Zuriñe Rodríguez Lara | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1988ko ekainaren 30a (35 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, unibertsitateko irakaslea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Giza Zientzietako lizentziatura: Komunikazioa Deustuko Unibertsitatean (2011). Gobernantza eta Politika Ikasketak Masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean (2013).[1]
Zuriñe memoria historikoan, komunikazio politikoan eta krisialdietan aditua da, baita gatazka-osteko gizarteak berreraikitzen ere. Indarkeria matxistaren, sexu-aniztasunaren eta bizikidetzaren arloko politika publikoak diseinatzen eta gauzatzen esperientzia du.[2]
Sudergintza taldeko partaidea da, bere lan ildoak:[2]
- Memoria historikoaren eta inpunitatearen ikerketa feminista.
- Berdintasun, aniztasun eta LGTBI politika publikoak.
- Komunikazio-planak eta estrategia politikoen diseinua.
- Krisi-egoeretan komunikazioa eta kudeaketaren diseinua.
- Genero-berreraikuntza soziala gatazka eta inpunitate prozesuen ondoren.
Argitalpenak
- Borroka armatua eta kartzelak. (Lisipe, 2016) Oihana Etxebarrieta Legrandekin.[3][4]
- Martxoaren 3. Memoria. Nora Miralles eta Itziar Mujika kazetariekin. Martxoak 3 Elkartea, Intxorta 1937 Kultur Elkartea eta Sugergintzarekin elkarlanean.[5]
- Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de Marzo de 1976.[6][7]
- Euskara demokrazia patriarkala. (Elkar, 2020) Jule Goikoetxea, Lore Lujanbio eta Estitxu Garairekin.
- Democracia patriarcal. (Txalaparta, 2022) Jule Goikoetxea, Lore Lujanbio eta Estitxu Garairekin. Itzultzailea, Amelia Pérez.
Erreferentziak
- «Pagina personal de Zuriñe Rodriguez - Departamento de Ciencia Política y de la Administración - UPV/EHU» Departamento de Ciencia Política y de la Administración (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- «Lan taldea» Sudergintza (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Zuriñe Rodriguez Lara-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- «Borroka armatua eta kartzelak» Oihaneder Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- «"Emakumeek egindakoa ezagutu gabe ezin da ulertu Martxoaren 3a"» EITB 2020-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- «Zuriñe Rodriguez: «Martxoaren 3an emakumeek izandako papera ikusarazi dugu»» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
- Solasaldia/Conversaciones: Las mujeres en el 3 de marzo de 1976. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.