Zuriñe Fernández Gerenabarrena
Zuriñe Fernández Gerenabarrena (Gasteiz, Araba, 1965eko azaroaren 28a -) arabar musikagilea da.
Zuriñe Fernández Gerenabarrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Zuriñe Fernández Gerenabarrena |
Jaiotza | Gasteiz, 1965eko azaroaren 28a (58 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
zfgerenabarrena.com… |
Biografia
Jesús Guridi Musika Eskolan Akordeoi ikasketak egin zituen, eta Konposizio ikasketak egin zituen Carmelo Bernaolarekin. Fuga eta Kontrapuntu ikasketak J. C. Arriaga Musika Kontserbatorioan egin zituen. Ikastaroak egin ditu bestalde, Frantzia, Italia eta Espainian zehar. Antzezlan eta pelikulen orkestrazio-lanak egin ditu, besteak beste, La Regenta, Cachito, Secretos del corazón eta Airbag-erako. Gaur egun Konposizioa irakasten dihardu Musikenen, Euskal Herriko Musika Ikasketen Goi Mailako Zentroan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.