Zurgai

Zurgai. Euskal Herriko Poetak. Poetas por su pueblo Euskal Herriko literatura aldizkaria, gaztelerakoa, bereziki olerkigintzan eta lirikaren inguruko kritika literarioan espezializatua. Bilbon (Bizkaia) zuen egoitza, eta zuzendaria Pablo González de Langarika zen. 2016ean, Pablo González de Langarikaren heriotzarekin batera aldizkaria desagertu zen.

Zurgai
Motaliteratura aldizkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzabatez ere gaztelania; baita euskara ere
Argitaratze lekuaBilbo  Bizkaia
ArgitaletxeaZurgai
Banaketa
MaiztasunaSei hilabeterokoa
Historia
ErredaktoreakPablo González de Langarika, José Fernández de la Sota, Jose Ramon Zabala, Seve Calleja,
Identifikadoreak
ISSN0214-7653
http://www.zurgai.com

Aldizkariaren ibilbidea

Aldizkari honen jatorria aspaldiko Bizkaiko elkarte batean zegoen,Sociedad Poético Literaria Aralar zelakoan; talde horretatik, ondoren, Euskal Herriko Poetak - Poetas por su pueblo kolektiboa sortu zen. Kolektibo berriaren helburu nagusietariko bat poesia kalera ateratzea izan zen, taldearen izena bera bezala jatorri sozialeko helburu nabaria alegia; horretarako Bilboko hirigunean mural erraldoiak egiten zituzten eta, aldi berean, orriak eta aldizkari apalak argitaratu zituzten. Argitalpen horietako lehendabizikoa Yambo izenekoa izan zen;[1] aldizkaria kalean saldu egiten zen eta honekin lortutako diruarekin publikazioaren ale berri bat prestatzen zuten. Yamboren bidez kolektiboaren egileen lanak zabaldu nahi zituzten, modu horretan poeta berriak ezagutzera emateko. Nolabait ideia berarekin 1979n Zurgai agertu zen, azken hau asmo handiagoekin egina. Zurgairen lehenengo hogeita bost aleak asmo horretan kokatu ziren, kolektiboaren lanak zabaltzearena alegia, baina 1988an taldeak krisi larri bat izan zuen eta, ondorioz, zatitu egin zen. Urte horretan Pablo González de Langarika idazlea zuzendari bezala izendatua izan zen eta gaur egun horretan darraio. Une horretatik aurrera aldizkaria beste bideak lantzen hasi zen: euskal poeten lanak argitaratzen zituen bitartean -mila poeta baino dezente gehiago hogeitamar urte hauetan- aldi berean gai nagusi baten inguruko monografikoen argitalpenari ekin zion. Aldizkari monografiko horien edukia ugaria izan da: batzuetan puntako idazleengan zentratu da, besteak beste, Blas de Otero, Angela Figuera Aymerich, Gabriel Celaya, Antonio Gamoneda, Juan Larrea, Bitoriano Gandiaga, José Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer mailako egileak; bestetan nazio eta herrialde desberdinetako olerkigintzaren inguruan antolatu dira: Kubako olerkigintzan, Korsicarena, Leongoa, Extremadurakoa... ; beste kasutan, gai zehatz baten inguruan prestatu dira: emakumeek egindako poesiaz, prosaz eginiko poesiaz, ikusteko poesiaz... Beraz,ikusten denez, Zurgai ez da bakarrik Euskal Herriko lirikaz kezkatzen. Esan daiteke ikuspuntu unibertsala izan duela beti. Aldi berean, azpimarratzekoa da monografiko horietan guztietan sormeneko lanekin batera artikulu kritikoak eta dibulgaziozkoak argitaratzen direla. 2016ean, Pablo González de Langarikaren heriotzarekin batera aldizkariaren ibilbidea moztu zen.

Bigarren garaiko aldizkariaren ezaugarri nagusiak inpresioaren kalitatea eta diseinua izan dira; modu batez, album baten diseinua du Zurgaik eta horretan alde grafikoak garrantzitsuak dira. Halaber, sarritan, aldizkariaren barruan poeta desberdinei eskainitako koadernoak eta separatak jaso dira. 2009an Zurgaik 30 urte bete zituen eta esan daiteke lasai asko Euskal Herriko gaztelaniaz eginiko poesia aldizkari zaharrena dela. Azkenik, esan behar da bere eduki guztiak Interneten saretuta daudela; hauxe da helbidea: www.zurgai.com.[2]

1989tik argitaratutako monografikoak

XX. mendean

  • 1989ko abendua: Poetas de los 70.
  • 1989ko ekaina: Antonio Machado.
  • 1990ko ekaina: Poesía anglosajona.
  • 1990ko abendua Poetas vascos.
  • 1991ko ekaina: Dedicado al postismo.
  • 1991ko abendua: Poesía vasca, hoy.
  • 1992ko ekaina: 50 años de poesía canaria.
  • 1992ko abendua: Gabriel Celaya.
  • 1993ko ekaina: Mujeres poetas.
  • 1993ko abendua: Poesía gallega.
  • 1994ko ekaina: Poesía latinoamericana.
  • 1994ko abendua: Poesía andaluza.
  • 1995ko ekaina: Larrea y Vallejo.
  • 1995ko abendua: De la poesía dominicana.
  • 1996ko uztaila: Algunos poetas vascos.
  • 1996ko abendua: Dedicado a Carmen Conde.
  • 1997ko uztaila: Poetas de ahora.
  • 1997ko abendua: De la poesía extremeña.
  • 1998ko ekaina: Volver a Blas de Otero.
  • 1998ko abendua: De la poesía cubana.
  • 1999ko uztaila: Dedicado a José Agustín Goytisolo.
  • 1999ko abendua: Para/con/de ...los niños.
  • 2000ko iraila: Zurgai algo más de 20 años.
  • 2000ko abendua: Poesía leonesa / Poesía visual.

XXI. mendean

  • 2001ko uztaila: Amanece el cantor (José Ángel Valente).
  • 2001ko abendua: Con Antonio Gamoneda.
  • 2002ko uztaila: ...de muy cerca del Nervión.
  • 2002ko abendua: Voces de Europa.
  • 2003ko uztaila: Con Bitoriano Gandiaga.
  • 2003ko abendua: Poesía de la conciencia.
  • 2004ko uztaila: Voz de mujer.
  • 2004ko abendua: Poesía portuguesa.
  • 2005ko uztaila: Con Ángel González.
  • 2005ko abendua: Poesía francesa.
  • 2006ko uztaila Con Claudio Rodríguez.
  • 2006ko abendua: Con Pere Gimferrer.
  • 2007ko uztaila: Poesía corsa.
  • 2007ko abendua: José Manuel Caballero Bonald.
  • 2008ko uztaila: Voces del Norte.
  • 2008ko abendua: Leyendo a Juan Gelman.
  • 2009ko uztaila: De la poesía en prosa.
  • 2009ko abendua: Con Angela Figuera Aymerich.
  • 2010eko uztaila: Cuatro del 27:Juan Larrea, Gerardo Diego, Dámaso Alonso eta Miguel Hernández.
  • 2010eko abendua: Poesía de Castilla y León.
  • 2011ko ekaina: Cincuenta años de poesía catalana.
  • 2011ko abendua: Infancia y poesía.
  • 2012ko ekaina: Cuatro voces singulares. Marosa di Giorgio, Maria Mercè Marçal, Rosa Díaz, Amalia Iglesias.
  • 2012ko abendua: Poetas vascos.
  • 2013ko uztaila: Voces de dos orillas.
  • 2013ko abendua: Poesía indignada.
  • 2014ko uztaila: Versos por la paz... y contra el miedo.
  • 2014ko abendua: Dedicado a Ernesto Cardenal.
  • 2015eko ekaina: Poesía sin IVA (Con César Vallejo al fondo).
  • 2015eko abendua: Con Antonio Gamoneda (Diálogos ibéricos).
  • 2016ko uztaila: Poesía joven, poesía actual.

Erreferentziak

  1. Maria Luisa Idoate, Deia
  2. www.zurgai.com

Bibliografia

  • Pablo González de Langarika: Los poetas de Zurgai. Menhir de poesía bilduma, Bilbo: Arte Activo, 2009.
  • Mª Luisa Idoate: "La poesía entendida como algo total", Deia, Bilbo, 1980ko otsailaren 12.
  • Pedro Elías Igartua: "Zurgai: única realidad impresa periódica de poesía en Vizcaya", Hierro, 1980ko apirilaren 19.
  • Elena Sierra: "La revista poética Zurgai cumple 30 años a contracorriente", Pérgola, Bilbao aldizkariaren gehigarri kulturala, 191 zk., 2009ko urtarrila, 11.or.

Kanpo estekak

Ikus, baita ere

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.