Zumetaren mural zeramikoa
Zumetaren mural zeramikoa Usurbilgo frontoiaren atzeko aldean Jose Luis Zumetak egindako dimentsio handiko mural bat da, zeramikaz eginda. 1973an jarri zuen kolore biziko mural hau bertan eta bere bizitzan zehar egindako zeramikazko muralen artean mantentzen den bakarra da.
Zumetaren mural zeramikoa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jose Luis Zumeta |
Sorrera-urtea | 1973 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Zeramika |
Dimentsioak | 9 () × 16 () m |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Usurbil |
Koordenatuak | 43°16′15″N 2°03′01″W |
Zumetak ez zuen zeramikaren inguruko ezagutzarik, eta kuadranteen bidez joan zen osatzen, baina ez zuen amaitzea lortu ustekabeak zirela eta. Amaierako zatiak beste zeramista batek jarri zituen, bere marrazkietan oinarrituta[1].
Erreferentziak
- Ibilbidea – Harria Hitz. (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.