Zumeako Santa Krutz baseliza
Santa Krutz baseliza, baita Zumeako Kristo Sainduaren baseliza eta Gurutze Santuaren baseliza ere, Gipuzkoako Andoain udalerrian dagoen baseliza bat da. Zumea plazan dago, Andoaingo erdigunean, Leitzaran eta Oria ibaiek bat egiten duten tokian. Gipuzkoa Barneko Donejakue bidean dago.[1]
Santa Krutz baseliza | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Andoain |
Koordenatuak | 43°12′53″N 2°01′19″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 3 |
Historia
Baseliza 1512an dokumentatuta agertzen da, Leizaurreko Santa Krutzeko Basilika bezala. 1644an eraikuntza handitzeko lanak egin ziren elizari gaur egungo itxura eman ziotenak: hiru kapera berdinak. Presbiterio erdian XIII. mendeko Kristoren irudi gotikoa ikusten da. Kristoren alboetan, bi idulkietan, bi santu, San Martin eta San Anton. 1600 urteko dokumentu baten bidez baselizak aitasantuaren jubileua emana zuela dakigu.[2]
Kondaira
Baseliza honetan dagoen aipatutako Kristoren inguruan kondaira bat ezagutzen da. Behin, eurite handi baten ostean, ibaiko urak gora egin zuen eta Kristoren hanken altuerara igo zen, baina behin altuera horretara iritsi bezain laster euritea geratu egin zen.[3]