Zumalakar

Zumalakarra edo oilakaran (Frangula alnus) Rhamnaceae familiako espeziea da. Ingurune oso hezean hazten da, eta haren azala purgatzaile gisa erabiltzen da.[1].

Zumalakar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRhamnaceae
GeneroaFrangula
Espeziea Frangula alnus
Mill.
Banaketa mapa

Ezaugarriak

Erramnazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz txikia, adar mehe eta ia horizontalak, 7 cm-rainoko hosto minzkara obatuak edo eliptikoak eta lore pentamero hermafrodita berdexkak edo horixkak dituena. Fruitua hasieran gorria eta gero beltza den drupa da.

Sinonimia

  • Rhamnus frangula
  • Frangula dodonei

Kokapena

Zumalakarra lur heze eta azidoetan hazten da, edo lur lehor eta karetsuetan (ekotonoan, oihanpeko soilguneetan, baso-mugetan, balerdietan eta mendietan). Europa osoan hedatzen da, iparraldeko muturrean eta eskualde mediterraneoan izan ezik.

Toxikotasuna

Fruituek eta azal freskoak konposatu antrazenikoak dituzte, eta horien forma murriztua emetikoa da; beraz, oso toxikoa da, baina lehortzean anrakinonetan oxidatzen dira.

Fruitua oso preziatua dute orkatzek bereziki, eta ondorio psikotropikoak eragiten dituzten alkaloide peptidoak (frangulanina, franganina) ditu, kantitate txikitan.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) La bourdaine

Kanpo estekak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.