Zuloaga jauregia
Zuloaga jauregia Gipuzkoako Hondarribia udalerriko Alde Zaharreko Kale Nagusian dagoen jauregia da. Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza, Casadevante jauregia eta Hondarribiko udaletxearen alboan dago.
Zuloaga jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Hondarribiko hiri historikoa | |
Zuloaga jauregiaren ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Hondarribia |
Koordenatuak | 43°21′46″N 1°47′29″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001504 |
28 | |
Eraikina
Zuloaga familiak bazuen etxe bat 1507. urtean gaur egunean jauregia dagoen lekuan. Etxea historian zehar hainbat aldiz erre zen eta beste hainbeste berrairiki. Gaur egunekoa Pedro Ignacio Zuloaga Moiuak altzatu zuen. Konbentzio gerran kalte handiak jasan zituen eta horrela jarraitu zuen 1890. urte arte. Urte horretan barrukaldea berritu zen erabat. Azkenean, udalak erosi zuen 1980 hamarkadan. Hiru solairu ditu. Hiru isurialdeko estalkia zuburu zizelkatuetako teilatu hegal batean amaitzen da. Teilatu hegal horren amaieran, alboetan, harri landuko mentsulak daude, eta, horietatik, Pampinot kalera begira dagoena nabarmentzen da; izan ere, honako idazkun hau du: "Christu vincit Christus regnat Christus imperat".
- Jauregiaren ikuspegia.
- Zuloaga jauregia.
Fatxada nagusia Kale Nagusira begira dago, eta, horretan, deigarria da baoen antolamenduaren konposizioaren erregulartasuna. Aipatzekoa da dekorazio elementu eredu klasikoa dutela oinarrian; izan ere, leihoak dekoratzeko frontoi hautsiak kurbatuak ere bada, eta kiribilean bukatzen dena. Bigarren solairuaren erdian, Zuloaga eta Moyua familiaren armarria dago.
Udalak du eraikin horren jabetza, eta, bertan, udal artxibo historikoa eta liburutegia daude. Eraikin hori monumentu deklaratuta dago (265/1964 Agindua, urtarrilaren 17koa, BOE 52 zk., 1984ko otsailaren 29koa).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |