Zuiderzee

Zuiderzee (nederlanderaz: Zuiderzee, ˌzœy̆dərˈzeː ahoskatua; antzinean Zuyderzee letreiatua; euskaraz: «Hegoaldeko itsasoa» esan nahi duena) XIII-XX. mende bitartean Herbehereetako golkoa Ipar itsasoan izan zen. XIII. mende inguruan itsasoak, Frisiako uharteek moldatzen zuten kostaldeko zerrenda gainditurik, erromatarrek Flevo deitua zuten aintzirarekin bat egin zuen. XX. mendera arte Amsterdamgo portuko trafikoa handik bideratzen zen. 1918an estatuak golkoa ixtea erabaki zuen, premiazkoa zuten nekazaritza lehorturiko lurretan, polderretan garatzearren. Hala, 1932an amaitu zen uhesiak golkoa itxi zuen, eta IJsselmeer aintzira (120.000 hektarea) moldatu zuen. Harrezkero, lehorturiko bost polder handik 221.000 hektareako eremua hartzen dute. Rhin ibaiaren adar batzuek, IJsselek eta Vechtek besteak beste, Ijsselmeer aintzirara isurtzen dute ura.

Zuiderzee
Motaempoldered inlet (en) Itzuli eta inland sea (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak52°42′N 5°24′E
Honen parte daIpar itsasoa

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Geografia
    Herbehereak
    Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.