Zuhatzu Ganboa

Zuhatzu Ganboa (gaztelaniaz Zuazo de Gamboa) desagertutako herria da, Barrundia udalerrikoa. Uribarri Ganboako urtegia eraiki zutenean hutsarazi zuten eta gaur egun, urtegiko urak estalita dago.

Zuhatzu Ganboa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°55′39″N 2°33′12″W
Demografia

Zadorra ibaiaren ertzean zegoen eta hurrengo herriak zituen inguruan: iparraldean Leintz Gatzaga, hegoaldean Azua, ekialdean Marieta eta mendebaldean Langara Ganboa.[1]

Historia

Zuhatzu Ganboa Ganboako ermandadea osatzen zuten herrietako bat zen eta Calahorrako elizbarrutiaren mendekoa zen. 1835ean, ermandadea desagertu zenean, Ganboa udalerrian sartu zen.

1957ko maiatzaren 10ean, Espainiako Gobernu frankistak erabaki zuen, dekretu bidez, Zuhatzu Ganboa Barrundia udalerriari eranstea Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzak zekarren uholde arriskuaren ondorioz[2]. Azkenik, 1959ko urtarrilaren 15ean Espainiako Gobernu frankistak, 70/1959 dekretuaren bidez, Zuhatzu Ganboa herria deuseztatu zuen.[3]

Demografia

1631n Felipe IV.a erregearen aginduz egin zen Gatzaren Erroldaren arabera, Zuhatzu Ganboak 41 biztanle eta 79 abere zituen[4]. Ia bi mende geroago, 1827an, 120 biztanle zituen[1]. 1959an, Espainiako Gobernu frankistak, herria deuseztatzea erabaki zuenean, ez zuen biztanlerik.[3]

Zuhatzu Ganboako biztanleria

Galdutako ondarea

  • San Millan Parrokia.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Miñano, Sebastián. (1828). Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal. 10. liburukia, 104 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).
  2. (Gaztelaniaz) Estatuko Aldizkari Ofiziala. 138 zkia. (argitaratze data: 1957ko maiatzaren 25a), 1689 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).
  3. (Gaztelaniaz) Estatuko Aldizkari Ofiziala. 70/1959 dekretua. 17 zkia. (argitaratze data: 1959ko urtarrilaren 20a), 1140 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).
  4. (Gaztelaniaz) Censo de la Sal 1631. Tomo I. Vecindario. , 17 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).

Kanpo estekak

Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.