Zuhandor
Zuhandor edo Cornus generoko landareek Cornaceae familiako hosto erorkor zurezko landarez (zuhaixkak eta zuhaitzak) eta landare belarkaraz osatutako 30-50 espezieko taldea osatzen dute; bat eta bederatzi arteko genero edo azpigenerotan bananduta (interpretazio botanikoaren arabera). Artikulu honetan lau azpigenero sartu dira.
Zuhandor | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Cornales |
Familia | Cornaceae |
Generoa | Cornus |
Azpibanaketa | |
Cornus Swida | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | dogwood (en) |
Taxonomia
- Loreak talde nabarmenetan, sarritan zuriak ala horiak, braktea nabarmeneko zimatan; garauak gorri, urdin ala zuriak:
- Cornus (azpi)generoa; lau espezie; zuhamuxka edo zuhamu txikiak; inbolukru jauskorreko lore multzorekin.
- Cornus chinensis (Zuhandor txinatarra). Txina.
- Cornus mas (Zuhandor arra). Mediterraneo ingurukoa.
- Cornus officinalis (Zuhandor japoniarra). Japon.
- Cornus sessilis (Zuhandor alebeltz). Kalifornia.
- Cornus (azpi)generoa; lau espezie; zuhamuxka edo zuhamu txikiak; inbolukru jauskorreko lore multzorekin.
- Swida (azpi)generoa; 20-30 zuhaixka espezie; lore taldeak.
- Cornus alba (Swida alba; Zuhandor siberiarra). Siberia eta Ipar Txina.
- Cornus alternifolia (Swida alternifolia; Aldizkako orridun zuhandorra). Ipar Amerikako sortaldea.
- Cornus amomum (Swida amomum; Zetazko zuhandorra). Estatu Batuetako sortaldean, Ordoki Handien sortaldera.
- Cornus asperifolia (Swida asperifolia; Orri lazdun zuhandorra).
- Cornus austrosinensis (Swida austrosinensis; Txinako hegoaldeko zuhandorra). Asiako sortaldea.
- Cornus bretschneideri (Swida bretschneideri; Bretschneider-en zuhandorra). Ipar Txina.
- Cornus controversa (Swida controversa; Mahaiko zuhandorra). Asiako sortaldea.
- Cornus coreana (Swida coreana; Zuhandor korearra). Asiako ipar-sortaldea.
- Cornus drummondii (Swida drummondii; Hosto lazdun zuhandorra). Amerikako Estatu batuak, Apalatxeak eta Ordoki Handien artean.
- Cornus foemina (Swida foemina; Zuhandor zurruna) Amerikako Estatu Batuetako sortaldea eta hegoaldea.
- Cornus glabrata (Swida glabrata; Zuhandor marroi edo Zuhandor leuna). Ipar Amerikako sartaldea.
- Cornus hemsleyi (Swida hemsleyi; Hemsleyren zuhandorra). Txinako hego-sartaldea.
- Cornus koehneana (Swida koehneana; Koehneren zuhandorra). Txinako hego-sartaldea.
- Cornus macrophylla (Swida macrophylla; Zuhandor hostozabala). Asiako sortaldea.
- Cornus obliqua (Swida obliqua; Zuhandor zurbila). Ipar Amerikako sortaldea.
- Cornus paucinervis (Swida paucinervis). Txina.
- Cornus racemosa (Swida racemosa; Zuhandor urdina. Ipar Amerikako sortaldea
- Cornus rugosa (Swida rugosa; Hosto biribileko zuhandorra). Ipar Amerikako sortaldea.
- Cornus sanguinea (Swida sanguinea; Zuhandor arrunta). Europa.
- Cornus sericea (C. stolonifera; Swida stolonifera; Zume gorri zuhandorra). Ipar Amerikako iparra.
- Cornus stricta (Swida stricta; Hegoaldeko zingira zuhandorra). AEBetako hego-sortaldea.
- Cornus walteri (Swida walteri; Walterren zuhandorra). Txinako erdigunea.
- Cornus wilsoniana (Swida wilsoniana; Wilsonen zuhandorra). Txinako erdigunea.
- Swida (azpi)generoa; 20-30 zuhaixka espezie; lore taldeak.
- Lore talde apalak, sarritan berdexkak, petaloen moduko braktea handi eta nabarmenez inguratuta; fruituak gorri eskuarki:
- Chamaepericlymenum (azpi)generoa. Zuhandor nanoak; zurezko estoloitatik hazten diren zuhaixka aihenduneko espezie bi.
- Cornus canadensis (Chamaepericlymenum canadense; Kanadako zuhandor nanoa) Ipar Amerikako iparra.
- Cornus suecica (Chamaepericlymenum suecicum; Eurasiako zuhandor nano). Ipar Eurasia.
- Cornus × unalaschkensis (hibrido C. canadensis × C. suecica). Aleutiar uharteak, Groenlandia, Labrador.
- Chamaepericlymenum (azpi)generoa. Zuhandor nanoak; zurezko estoloitatik hazten diren zuhaixka aihenduneko espezie bi.
- Benthamidia (azpi)generoa (sinonimoak: Dendrobenthamia, Cynoxylon). Zuhandor loredunak; bi azpitaldetan banandu ahal diren bost zuhaitz espezie (Benthamidia, bakarkako drupekin, eta Dendrobenthamia, fruitu konposatu batean batzen diren drupekin [1]).
- Cornus capitata (Benthamidia capitata, Dendrobenthamia capitata; Himalaiako zuhandor loreduna). Himalaia.
- Cornus florida (Benthamidia florida; Zuhandor loreduna). AEB-ko Ordoki Handien sortaldea.
- Cornus hongkongensis (Benthamidia hongkongensis, Dendrobenthamia hongkongensis; Hongkongeko zuhandorra). Hego Txina, Laos, Vietnam.
- Cornus kousa (Benthamidia kousa, Dendrobenthamia kousa; Kousa zuhandorra). Japon eta (chinensis azpi-espezie legez) Txinako iparra eta erdialdea.
- Cornus nuttallii (Benthamidia nuttallii; Pazifikoko zuhandorra). Ipar Amerikako sartaldea, British Columbiatik Kaliforniaraino.
- Benthamidia (azpi)generoa (sinonimoak: Dendrobenthamia, Cynoxylon). Zuhandor loredunak; bi azpitaldetan banandu ahal diren bost zuhaitz espezie (Benthamidia, bakarkako drupekin, eta Dendrobenthamia, fruitu konposatu batean batzen diren drupekin [1]).
Ezaugarriak
Espezie gehienek aurrez aurreko orriak dituzte eta gutxi batzuek aldizkakoak. Espezie guztien fruitua hazi bateko edo biko drupa bat da. Loreak lau zatitan banatzen dira.
Swida azpigeneroko espezie asko erreken ondoan hazten diren zuhaixka estoloidunak dira. Horietako batzuk ikuspegiei itxura natural emateko landaketetan erabiltzen dira, batez ere zurtoin gorri argi eta hori argiko espeziak. Benthamidia azpigeneroko espezie gehienak landare apaingarri legez erabilitako zuhaitz txikiak dira. Zuhaitz loredun ederrak eta dotoretasun bitxikoak..
Cornus eta Benthamidia azpigeneroen espezie batzuen fruituak jangarriak dira, baina ia zapore gabeak. Swida azpigeneroarenen baiak arinki pozoitsuak dira gizakientzat, txoriek erraz jaten badituzte ere. Lepidoptera generoko espezieetako larba batzuk elikatzen dira zuhandorrez, baita Coleophora generoko espezie batzuk ere;C. albiantennaella, C. cornella eta C. cornivorella espezieak Cornusez baino ez dira elikatzen.
Erabilerak
Lehen zuhandorraren oso zur gogorreko zurtoin mehez sastakaiak (dagak) egiten ziran eta hortik datorkio landareari bere ingelesezko izena dogwood (lehengo dagwoodetik).[2] Ehundegi anezkak, geziak, lanabes kirten edo heldulekuak eta oso zur sendo eta gogorra behar zuten beste gauzaki txiki batzuk egiteko oso estimatua zen zuhandorraren zura.
Gauza handiagoak ere, egiten ziren zuhandorraren zurez; esate baterako ardoarentzako edo fruitu batzuentzako dolaretako torlojuak.
Amerikako Estatu Batuetako aurrendariek hortzak garbitzeko erabiltzen zituzten zuhandorrak; azala kenduta, adaxkei kosk eginez hortzak igurtziz.
Zuhandorraren elezaharra
Badago jatorri ezezaguneko elezahar kristau bat Jesus gurutziltzatzeko erabilitako gurutzea zuhandorrez egina zela dioena.[3] Elezaharraren arabera, Jesusen garaian, zuhandorra orain baino handiagoa eta sendoagoa zen eta Jerusalemen inguruan zuhaitz handiena zen. Bere gurutziltzatze ostean, Jesusek bere oraingo eitea eman zion landareari: laburtu zuen eta okertu zizkion adarrak; horrela gurutzeak egiteko berriro erabiliko ez zela bermatzearren. Horrez gain bere infloreszentzia antzaldatu zuen gurutziltzatzearen irudikapena bihurtuz; gurutzearen lau muturrak irudikatzen dituzten gurutze itxurako lau braktea zuriekin hornituz, bakoitza iltze bat irudikatzen duen markarekin; gainera lorearen estamine gorriek Jesusen arantzazko koroa gogorarazten dute.[4]
Bibliaren ezein tokitan ez da aipatzen ez zuhandorra ez beste edozein zuhaitzaren zura gurutzea egiteko lehengai legez.
Erreferentziak
- Rushforth, K. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9.
- Vedel, H., & Lange, J. (1960). Trees and Bushes in Wood and Hedgerow. Metheun & Co. Ltd., London.
- Zuhandorraren elezahar zaharra (ingelesez)
- Zein da zuhandorraren elezaharra? Jesus gurutziltzatzeko erabili zen gurutzea zuhandorrez egina zen? (ingelesez)