Zuhalmendi
Zuhalmendi edo Zuharmendi 301m ko Sarako mendi bat da.
Zuhalmendi | |
---|---|
Geografia | |
Mendikatea | Larhunko mendilerroa |
Kokapena | Sara Lapurdi |
Babestutako-eremua | Natura 2000 |
Historia
Protohistoriatik badira aztarnak Zuhalmendi ondoan: Bixustiako tumulua, Suhalmendi IIIko tumulua edo oino Gaztelugainako barruti protohistorikoa, betidanik gizakiak Zuhalmendi ondoan bizi izan dira. 1813an Urdazuri Guduko erreduta eraiki zen Zuhalmendiko tontorrean. Orain turista eta mendizaleen begien aurrean.
Erreduta
Zuhalmendiko erreduta frantsesen erreduta zen. Erreduta izardun tipoan da, zanga erreduta babesten zuen eta bere sarreran parapeto batekin sendotzen da. Arraroena da erreduta ez dela hain hondatua. Gaur Frantziako Monumentu Historikoetan sailkatua da.
Toponimia
Zuharmendi erraten badugu behar bada zuharriaren mendi erran nahi du. Eta beharbada denborarekin aldatu dela r eta l soinuak.
Geologia
Mendia Triasekoa da. Harrietan Flischa, Kareharria, Suharria etab... atzematen ahal dira.