Zugdidi
Zugdidi[1] (georgieraz: ზუგდიდი; mingrelieraz: ზუგდიდი) Georgiako Mendebaldeko Samegrelo (Mingrelia) izeneko herrialde historikoan dagoen hiria da. Herrialde horretako ipar-mendebaldean dago kokatuta. Txkhousi ibaiaren ertzean kokatua. Hiria Tbilisitik 318 km-ra dago mendebalderantz, Itsaso Beltzeko kostaldetik 30 km-ra eta Egrisi mendilerrotik 30 km-ra. Itsas-mailatik gora 100–110 m-ra dago. 2014an 42.998 biztanle zituen (%99.4 georgiarra da).[2] Hiria, Samegrelo-Zemo Svaneti herrialdeko hiriburua da, hau da, Samegrelo eta Svaneti biltzen dituen herrialdearena.
Zugdidi ზუგდიდი | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Mkhare | Samegrelo-Zemo Svaneti | ||
Izen ofiziala | ზუგდიდი | ||
Jatorrizko izena | ზუგდიდი | ||
Posta kodea | 2100 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°30′30″N 41°52′00″E | ||
![]() | |||
Azalera | 21.8 km² | ||
Altuera | 100 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 41.494 (2020)![]() | ||
Dentsitatea | 1.903,39 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC+04:00 | ||
Hiri senidetuak | Columbus eta Dnipro | ||
Hizkuntza ofiziala | georgiera | ||
zugdidi.gov.ge |
Etimologia
Zugdidi izenaren esanahia muino handia” da Laz-Mingreliar (Kolkiar) hizkuntzan.
Historia
Historikoki, Zugdidi Mingrelia printzerriko (Odishi) hiriburua izan zen 1867 arte, Errusiako Inperioak printzerria deuseztatu zuen arte, alegia.
1993an hirian Georgiako lehen presidentea izandako Zviad Gamsakhurdiaren administrazioa egon zen.
Napoleon Bonaparten hil-mozorroa ikusgai dago Zugdidin, Dadiani Jauregiaren Museoan, baina museo horretako altxorrik preziatuena Andre Mariaren hil-oihal bat da.
Ondarea
Arkitektura aldetik, aipagarriak dira Erreginaren jauregia eta Nikoren jauregia (egun Dadiani izeneko museoak dira, biak ala biak XIX. mendekoak), Blachernae Andre Mariaren eliza (1825-30 u.) eta Mantzkhvar-kari eliza (X-XIV. mendeak). Era berean, Lorategi Botaniko zaharra dago (Erreginaren lorategia) eta hiriko bulebarra, Rafiel Eriztavik sortua.
Klima
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.2 | 25.4 | 31.0 | 36.1 | 38.2 | 40.6 | 42.4 | 41.9 | 40.4 | 35.6 | 30.2 | 26.4 | 42.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.3 | 11.5 | 14.7 | 19.8 | 24.3 | 27.1 | 28.6 | 29.2 | 26.3 | 21.9 | 16.4 | 12.1 | 20.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.1 | 9.2 | 13.6 | 17.9 | 21.5 | 23.8 | 24.3 | 20.2 | 15.1 | 10.4 | 6.7 | 14.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.7 | 5.5 | 9.2 | 13.1 | 17.0 | 19.8 | 20.4 | 16.2 | 11.3 | 6.3 | 2.9 | 10.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -14.0 | -15.3 | -10.7 | -2.6 | 0.8 | 7.2 | 12.1 | 10.6 | 3.9 | -0.6 | -8.5 | -11.3 | -15.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 145 | 126 | 124 | 130 | 93 | 184 | 153 | 171 | 162 | 156 | 165 | 173 | 1782 |
Iturria: meteo.gov.ge[3] |
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .
- მოსახლეობის საყოველთაო აღწერა 2014. საქართველოს სტატისტიკის ეროვნული სამსახური ნოემბერი 2014.
- Weather in Zugdidi. .
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Georgiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |