Zugana Manuela

"Zugana Manuela" Jose Maria Iparragirreren maitasunezko abesti ezaguna da. Gertaerak Donostian ematen dira, "Andre Marietan".[1] Abestiaren Manuela, Manuela Franziska Zubizarreta (edo Zubiaurre[2]) zen, Tolosan 79 urtez 1916ean hil zena.[3]

Zugana Manuela
Jose Maria Iparragirreren musika-lana eta literatura-lana
Egilea(k)Jose Maria Iparragirre
IzenburuaZugana Manuela
Ezaugarriak
Genero artistikoaZortziko txikia
Hizkuntzaeuskara
HitzakJose Maria Iparragirre
Bestelako lanak
MusikagileaJose Maria Iparragirre

Hitzak

Hau da gurera heldu den bertsioa:[4]

1 Zugana Manuela
nuanian pensatu,
uste det ninduela
deabruak tentatu,
ikusi beziñekin
naiz enamoratu,
ojala ez bazinan
sekulan agertu.

2 Amorioz beterik
esperantza gabe,
zergatik egin zinan
bihotz honen jabe:
zuk esan behar zenduben
hemendikan alde,
egiazki ez naiz ni
bizardunen zale.

3 Ahaztu nahi zaitut baina
ezin, ezin ahaztu,
zure amorioak
burua dit galdu...
Orain behar zenduke
bihotz hori bigundu,
eta maitagarri horrek
pixka bat lagundu.

4 Barkatu behar dituzu
nere erokeriak,
zure begira daude
nere bi begiak:
garbi garbi esan ditut
nere ustez egiak,
zoraturikan nauka
zure aurpegiak.

5 Gabian ibili naiz
guzizko ametsetan,
Donostian nengoela
Andre Marietan,
eta ikusi nuela
herri hartako plazan,
erdian zebilela
Manuelatxo dantzan.

Erreferentziak

  1. Arozamena, 198.
  2. Agirre Maiora, Antxoka. (2019). «II.I.I Manuela Zubiaurre Bertsolari (1837-1916)» Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018). Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 42 or..
  3. https://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia/view/726-zugana-manuela
  4. «Zugana Manuela - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2017-12-14).

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.