Zubiria

Zubiria euskal abizen bat da, bereziki hedatua Nafarroa Garaian, non biztanleen ‰0,25ak abizen hau duen[1]. Zubiria jauretxearen jatorria Bakaikun dago, Sakanan. Bertan jaio zen XVI. mendean Martín Lopez de Zubiria Ayanz Guendulain, armarria eskuratu zuen gizona[2].

Zubiriako kondeak

Sakontzeko, irakurri: «Zubiriako konderria»

Zubiriako kondeak Bizkaian botere industrial eta ekonomiko handia duen leinua da, oso lotuta Ybarra familiarekin, Cosme Damián Zubiria Etxeeandia (Barakaldo, 1808 - 1882) Prudencia María Juana Ybarra Gutierrez de Cabiedesekin ezkondu zenetik. Familia honetako kide ezagunak izan dira Tomás Zubiria edo Juan Manuel Zubiria Uhagón enpresaburuak.

Leinu hau Bakaikutik Gipuzkoara pasa zen XVII. mendearen amaieran eta hortik Bizkaira. Euren jauretxea gaur egun EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea dagoen lekuan zegoen, Sarrikon.

Erreferentziak

  1. «Nombres y apellidos» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  2. «Zubiria» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.