Zubillaga (Lantaron)
Zubillaga Arabako Lantaron udalerria osatzen duten herrietako bat da. 1989. urtera arte Komunioi herriaren parte izan zen eta beraz bere eremua 1978 arte Salcedo udalerriaren zati izan zen.
Zubillaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Lantaron |
Administrazioa | |
Posta kodea | 01200–01299 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′N 3°00′W |
Demografia |
Historia
Zubillaga nahiko herri berria da. 1948an General Química S.A. enpresa kimikoa sortu zen eta Komunioi herriko lursailetan ezarri zen. Enpresak langileentzako etxebizitzak eraiki zituen bertan. 1989an Komunioi herriko auzo izateari utzi zion eta kontzeju bihurtu zen.
Industria
Herrian industria kimikoa da nagusi. General Química S.A. eta Silquímica S.A. enpresak Zubillagako industriagunean baitaude.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Lantarongo Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Zubillagari buruzko webgunea
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.