Zuberoako herri elkargoa
Zuberoako herri elkargoa (zubereraz Xiberoko herri alkargoa edo Xiberoa herri alkargoa; frantsesez communauté de communes de Soule Xiberoa) Zuberoako udalerri gehienak biltzen zituen herri elkargoa zen.
Zuberoako herri elkargoa | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Zuberoa |
Sorrera | 2000ko urtarrilaren 1a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Dominique Boscq |
Hiriburua | Maule-Lextarre |
Udalerriak | 35 |
Estatistikak | |
Azalera | 697 km² |
Biztanleria | 13471 (1999) |
Dentsitatea | 19 bizt./km² |
Oso bestelako botere eta garrantzia badu ere, herrialde honetako erakunde zaharra zen Xiberoko Sindikataren eta izendapen historiko bera erabiliz herri elkargoa sortu baino lehen zegoenaren[1] segidatzat jotzen du bere burua. Bere xumetasunean, beraz, gaur egun Zuberoak duen erreferente instituzional nagusia da. 2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Osaera
Elkargoak 35 udalerri biltzen zituen.
- Kantonamendu aldetik osaera gardena du, biren gehiketa hutsa delako:
- Atharratzeko kantonamendua osorik (16 udalerri).
- Maule-Lextarreko kantonamendua osorik (19).
- Mugak kantonamenduen arabera marrazteak, ordea, suposatzen du herrialde mailan Zuberoako gehien-gehienak daudela baina bakan batzuk kanpoan geratu direla:
- Donapaleuko kantonamenduan dauden udalerriak elkargotik at:
- Alde batetik Amikuzeko herri elkargoan dauden Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Domintxaine-Berroeta, Etxarri, Lohitzüne-Oihergi eta Ozaraine-Erribareita.
- Bestetik, Zuberoa eta Nafarroa Beherearen artean banatuta: Pagola, hori ere Amikuzekoan.
- Azkenik Jeztaze zuberotar-bearnotar udalerria Salbaterraldeko herri elkargoan dagoena.
- Oloroe-Donamaria Mendebaldeko kantonamenduan dagoelako Eskiula ere kanpoan geratu da, beste egitura batzuetan[2] herrialdearekin bat egiten badu ere. Oloroealdeko herri elkargoan dago.
- Donapaleuko kantonamenduan dauden udalerriak elkargotik at:
- Salbuespen horiek jasota eta horren ondorioz, eskualde historiko-natural aldetik Ipar Euskal Herrian osatu diren herri elkargoen artean muga eta osaerarik naturalenak dituenetakoa da:
- Arbaila osoa dago Pagolako zati zuberotarra izan ezik.
- Basabürüan, hor kokatuko bagenu bederen, Eskiula dugu faltan.
- Pettarrean Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Domintxaine-Berroeta, Etxarri, Lohitzüne-Oihergi, Ozaraine-Erribareita eta Jeztaze daude kanpoan.
Udalerri kideen datuak
INSEE Kodea]] | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Ordezkariak |
---|---|---|---|---|---|---|
64012 | Ainharbe | Jean-Pierre Arhantziaga | 142 bizt. | 1407 ha | 10 bizt./km² | 1 |
64017 | Aloze-Ziboze-Onizegaine | Jean-Pierre Iriart | 319 bizt. | 578 ha | 55 bizt./km² | 1 |
64015 | Altzai-Altzabeheti-Zunharreta | Anicet Errezarret | 246 bizt. | 3440 ha | 7 bizt./km² | 1 |
64081 | Altzürükü | Jean Karrikaburu | 254 bizt. | 4712 ha | 5 bizt./km² | 1 |
64468 | Arrokiaga | Sylvain Aiphasorho | 127 bizt. | 1044 ha | 12 bizt./km² | 1 |
64533 | Atharratze-Sorholüze | Arnaud Villeneuve | 656 bizt. | 1499 ha | 44 bizt./km² | 3 |
64093 | Barkoxe | Jean-Marc Baranthol | 774 bizt. | 4693 ha | 16 bizt./km² | 2 |
64115 | Berrogaine-Larüntze | Thierry Perrot | 136 bizt. | 268 ha | 51 bizt./km² | 1 |
64559 | Bildoze-Onizepea | Pierre Sueskun | 743 bizt. | 1271 ha | 58 bizt./km² | 2 |
64214 | Ezpeize-Ündüreine | Michel Ibarra | 474 bizt. | 978 ha | 48 bizt./km² | 1 |
64222 | Etxebarre | Nathalie Irigoien | 63 bizt. | 823 ha | 8 bizt./km² | 1 |
64162 | Gamere-Zihiga | Jean-Baptiste Ager | 114 bizt. | 1008 ha | 11 bizt./km² | 1 |
64231 | Garindaine | Pepela Mirande | 525 bizt. | 687 ha | 76 bizt./km² | 2 |
64247 | Gotaine-Irabarne | Bernard Lougarot | 467 bizt. | 1175 ha | 40 bizt./km² | 1 |
64258 | Hauze | Jean-Louis Borthelle | 96 bizt. | 1701 ha | 6 bizt./km² | 1 |
64268 | Idauze-Mendi | Roger Erramuzpe | 262 bizt. | 967 ha | 27 bizt./km² | 1 |
64537 | Iruri | Jean-Pierre Xaro | 148 bizt. | 639 ha | 23 bizt./km² | 1 |
64298 | Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine | Dominique Boscq | 124 bizt. | 2332 ha | 5 bizt./km² | 1 |
64316 | Larraine | Sébastien Uthurriaga | 214 bizt. | 12680 ha | 2 bizt./km² | 1 |
64340 | Lexantzü-Zunharre | Jean-Pierre Libilbeheti | 80 bizt. | 343 ha | 24 bizt./km² | 1 |
64342 | Ligi-Atherei | Jean-Marc Peillen | 243 bizt. | 1787 ha | 14 bizt./km² | 1 |
64303 | Liginaga-Astüe | Ruben Gomez | 149 bizt. | 600 ha | 25 bizt./km² | 1 |
64371 | Maule-Lextarre | Mixel Etxebest | 3347 bizt. | 1280 ha | 261 bizt./km² | 8 |
64378 | Mendikota | Jean-Pierre Etxart | 187 bizt. | 633 ha | 30 bizt./km² | 1 |
64391 | Mitikile-Larrori-Mendibile | Jean-Louis Salaberri | 344 bizt. | 1627 ha | 21 ./km² | 1 |
64404 | Montori | Roger Lapeyrade | 349 bizt. | 2045 ha | 17 bizt./km² | 1 |
64411 | Muskildi | Léonie Agergarai | 280 bizt. | 2406 ha | 12 bizt./km² | 1 |
64264 | Ospitalepea | Dominique Uthurralt | 74 bizt. | 211 ha | 35 bizt./km² | 1 |
64432 | Ozaze-Zühara | Jean-Pierre Intzagarai | 83 bizt. | 717 ha | 12 bizt./km² | 1 |
64475 | Santa Grazi | Albert Aguiar | 250 bizt. | 7269 ha | 3 bizt./km² | 1 |
64187 | Sarrikotapea | Laurent Etxeberri | 247 bizt. | 740 ha | 33 bizt./km² | 1 |
64188 | Sohüta | Christelle Mange | 1104 bizt. | 3526 ha | 31 bizt./km² | 3 |
64424 | Urdiñarbe | Arnaud Berrogain | 544 bizt. | 2971 ha | 18 bizt./km² | 2 |
64050 | Ürrüstoi-Larrabile | Julien Erbin | 105 bizt. | 756 ha | 14 bizt./km² | 1 |
64509 | Zalgize-Doneztebe | Pierre Arrosagarai | 201 bizt. | 881 ha | 23 bizt./km² | 1 |
13471 bizt. | 69694 ha | 19 bizt./km² | 50 | |||
Erreferentziak
- Frantsesez commission syndicale du pays de Soule deitzen zen. Ikus webgune hau.
- Adibidez: Syndicat AEP du pays de Soule, Euskal kulturaren aldeko Herriarteko sindikata.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Elkargoaren webgunea.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.