Zuberoako Gorteak

Zuberoako Estatu Orokorrak edo Zuberoako Gorteak Zuberoako erakunde legegile nagusia izan zen, Ordenuzko Gortea (Cour d’Ordre, frantsesez) ere deitua. Bertara biltzen ziren Zuberoako estatuetako ordezkariak (aitonen semeak eta elizako hierarkia, Grand Corps frantsesez, eta herri ordezkariak, Zuberoako etxajaunek aukeratuak Silviet izeneko bilkuretan, Irabarneko oihanean).

Mauleko gazteluko kapitainak, erregearen ordezkari nagusiak, egiten zuen deia, eta bera zen biltzar haietako buru. Urtean behin biltzen zen Zuberoako Gortea Lextarreko eltzaurdian. Bestalde, Lextarreko Gortea arduratzen zen Zuberoako justiziaz. Mauleko gazteluko kapitainarekin batera biltzen ziren, zortzi egunez behin gutxienez, hamar juje edo epaile nagusi eta beste berrogeita hamar lurjabe. 1520. urtea arte, Lextarreko Gortea izenaz ezagutzen zen Zuberoako Gorte legegilea.

1478. urtean geratu zen Zuberoa Frantziako koroaren mendean. Errespetatu ziren hasieran Zuberoako erakundeak, baina XVII. mendetik aurrera eraso latzak izan zituzten Frantziako erregeen eta aitoren semeen aldetik (Arnaud Oihenarten salaketak, 1627; Matalasen matxinada, 1661). 1727an, herri erakundeen aurka, Silviet eta Irabarneko biltzarrak deuseztatu nahi zituztela eta, matxinatu ziren Grand Corps delakora biltzen ziren aitonen semeak eta elizako hierarkia. Herri ordezkarien kontrako zapalkuntzaren ondoren, 1733an betiko deuseztatu zuten Silviet edo herritarren biltzarra. 1776an desagertu zen Lextarreko Gortea, Zuberoako justiziaz arduratzen zena, eta 1879an baliorik gabe utzi zituzten Zuberoako berezko erakunde guztiak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Historia
Zuberoa
Artikulu hau Zuberoako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.