Zuasti (Itza)
Zuasti[1] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Zuasti Itza— Nafarroa Garaiko herria da, Itza udalerrikoa. Gulibarrekin batu baino lehen, Itza zendeako herria zen. 509 biztanle zituen 2020an.[2]
- Artikulu hau Itzako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuasti (argipena)».
Zuasti | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Itza |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31892 |
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′15″N 1°44′43″W |
Garaiera | 460 m |
Demografia | |
Biztanleria | 509 (2020: 22) |
Hizkuntza
Hizkuntza nagusia gaztelania da. XX. mendean galdu zen euskara.
Ondarea
Aipagarriak dira Erdi Aroko jatorria duen San Andres parrokia eliza (XIV. mendeko atari gotikoa, XVII. mendeko erretaula nagusia, XVI. mendeko bataiarria), eta bertako jauregia.
Garraioa
Autobus linea batek Zuasti eta Iruña lotzen ditu: Zuastiko autobusa.
Argazki galeria
- Zuasti, 20-10-21
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Toponimia: Itza. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
- Zuasti: datos de la entidad. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-11).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.