Zuzeu
ZUZEU Albistaria —hasieran Zuzeu.com helbidean, orain Zuzeu.eus— euskaldunentzako erreferente izateko asmoa duen albistari digital bat da, 2009. urteko apirilean sortua. ZuZeu orainkari digitala da, aldizkari digitala, hedabidea, uneoro aldatzen den albistaria, eta internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho bat. Parte hartzean oinarritutako albistaria den heinean, erredakzio finkoaren edukiez gain, bertan erregistratutako erabiltzaile guztien ekarpenekin hornitzen da. Indibidual gisa zein taldeka har dezakete parte erabiltzaileek. Bere sorkuntzan Hasier Etxeberria idazlea eta Digitalak ekoiztetxea aritu ziren. Xoraturikan sozietate mugatuak kudeatzen du Zuzeu.
Zuzeu | |
---|---|
Informazio orokorra | |
Izen ofiziala | Zuzeu.com (2009ko apirila-2014) Zuzeu.eus (2014-) |
Sorrera | 2009ko apirila |
Jabea | Xoraturikan (2009ko apirila-) |
Babesleak | Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Azkue Fundazioa, Mondragon Unibertsitatea, Udako Euskal Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Etxepare Euskal Institutua, Elhuyar Fundazioa, Jakin, Gaindegia, PuntuEus, Enbata (aldizkaria), Elkar, UZEI eta Mahala |
Xehetasunak eta jarduera | |
zuzeu.eus |
Ezaugarriak
Ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Berehalakotasuna: eguneko 24 ordutan, erabiltzaileek gehitu ditzakete edukiak. Albiste guztiak ez dira bertan agertzen berehala, baina jartzen diren albisteak berehala agertzen dira.
- Zentsura eza edo oso mugatua. Ideia guztiek dute aukera bertan (zuzentasun eta errespetu irizpideak jarraituz). Parte hartzea eta eztabaida bultzatzen da bertan.
Bi ezaugarri horiengatik, Zuzeu-ren leloa "orainkari horizontala" da. "Orainkari", berehalakotasuna dela eta, eta "horizontala" adierazpen askatasuna dela eta.
Aldi berean, beste leloetako bat "Informazioa, iritzia eta eztabaida" da, bere izateari ondo egokitzen zaizkionak, hain zuzen.
ZUZEULARIAK norbanakoak dira, eta GUGEULARIAK, ostera, talde, elkarte, enpresa eta erakundeak. eurek argitaratzen dituzte sarrera hauek, eta sarrerok moderatu gabeak dira,
400 euskarazko sinadura baina gehiago ditu hedabideak.