Zorroztarri
Zorroztarria labanak, eta beste ebaketa-tresnen ertzak zorrozteko eta hobetzeko erabiltzen den harri edo tresna da, erabili ohi dena da guraize, zizel edo segekin, kasu honetan segarri edo arraitz esaten zaio, tradizionala delarik sega-poto batean eramatea.
Ofizio zahar bat zen, oraindik ikus daitekeena 21. mendean tarteka, zorrotzaile edo txorroskileroarena, herririk herri eta kalerik kale, ulu-ulu egiten duen txirularekin edo musikarekin iragatzen duena bere presentzia, jendeak bere ganibet eta tresnak atera diezaizkion, zorrotzaileak bere zorroztarriekin zorrozteko[1].
- Sega-potoa, segarria garraiatzeko.
- Segarria eta sega.
- Zorrozteko makinako zorroztarriak.
- Zorrotzaile bat, Saucedilla (Espainia), 2012.
- Makinarekin zorrozten.
Erreferentziak
- «OEH - Bilaketa - Zorrotzaile» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.