Zorokiain
Zorokiain[1][lower-alpha 1] Untzitibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Zorokiain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko pilotalekua | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Untzitibar |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Zoroquiáin |
Posta kodea | 31422 |
Herritarra | zorokiaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°43′35″N 1°29′54″W |
Garaiera | 561 metro |
Distantzia | 20,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 10 (2021: 10) |
2021 urtean 10 biztanle zituen.
Bertako biztanleak zorokiaindarrak dira.
Izena
Zorokiain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Zorachian (1094)
- Zorochian (1094)
- Çoraquiain (1257)
- Çoraquiayn (1268)
- Çoraquiayn (1366)
- Zoroquiain (1534)
- Zoroquiain (1767)
- Zoraquiain (1802)
- Zoroquoain (1911)
- Zorokiain (1990)
Geografia
Zorokiain Untzitibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Untzitibar Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-234 errepideak ibar osoa zeharkatzen du. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Untzitin dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
Untzitibarrek klima azpimediterraneoa dauka, eta urteko batez besteko tenperatura aldakorra da, 12 gradu herrigunean eta 10 herriko gunerik menditsuenetan. Prezipitazioak nahiko urriak dira udan baina ugariak gainontzeko urtaroetan, guztira 950mm inguru jausten dira urtero 110 egunetan.
Udalerriko landarediaren erdia baino gehiago ameztiek osatzen dute. Duela mende asko, Untzitibar gehiena estaltzen zuten arren, gizakiaren eraginez asko murriztu da. Birlandatutako zuhaitzak 229 hektarea osatzen dituzte. Horrez gain, Izaga haitzaren inguruetan pagadiren bat aurki daiteke.
Estazio meteorologikoak
Untzitibarran ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Elo pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n inauguratuta.[3] Udalerriko adierazgarriena da, haran berean baitago, 4 kilometro eskasera.
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Nobleen jaurerriko antzinako lekua, 1094an Leireko monasterioa, XIII. mendean Jerusalemgo San Joan Ospitaletegiak eta Orreagako Santa Maria Ospitaleak (1410-1418) ondasunak eskuratzen joan ziren tokia. Haren lepoko batzuk behintzat Subizako nobleen leinukoak izan ziren. Bertako bizilagunek 1427an urteko petxa gisa 5 kahitze gari zor zizkioten koroari, 20 Orreagari, 6 San Joani eta 8 Leireri, kasu honetan 5 sosekin batera.
1835-1845eko udal-erreforma uniformatzaileak arte, ibarreko diputatuak eta herriko erregidoreek gobernatzen zuten lekua, eta bizilagunen artean aukeratzen ziren. 1850ean herritarrek zuten parrokoa aurkezteko eskubidea. Pixkanaka, herria jendez husten joan zen, XXI. mende hutsera iritsi arte.
Herriaren berpizkundea
Hiriko bizitza utzi eta Zorokiain bezalako herri txiki batera bizitzera joateko erabakia hartu zuten bederatzi familiak. Guztira hamazortzi pertsona heldu eta hamar haur dira, Iruñea ingurukoak gehienak.
2015. urtean herriko eliza erosi zioten Iruñeko apezpikutzari. “Toki finko bat nahi genuen yoga, erakusketak, bazkariak edo kontzertuak bezalako ekintza desberdinak egin ahal izateko, eta eliza txoko aproposa iruditu zitzaigun” adierazi zuen herritarretako batek.
Auzolanean eliza eta herriko bazterrak konpontzeko elkartzen dira igandero, baina etxeak eraikitzen ez dira hasi oraindik. Herria urbanizatu behar dute lehendabizi, elektrizitatea jarri edo zolaketa lanak egin besteak beste.
Urbanizazio proiektuaren kudeaketa Untzitibarreko Udalak hartu du bere gain eta Nafarroako Gobernuak lanen zati bat ordainduko du. Proiektua esleiturik dago jada eta aurtengo urterako (2019) egitea espero dute.[5]
Zorokiaingo biztanle berrietako batek adierazi duenez, “hirian ikasi dugun autogestioa eta tankerako balioak, naturarekin praktikan jarri nahi ditugu hemen”. Beste herritar baten iritziz, “Iruñekoa eta kaletarra kontsideratzen naiz, baina nire bizitzako momentu honetan ingurugiro honen beharra dut”.
Demografia
2021 urteko erroldaren arabera 10 biztanle zituen Zorokiainek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
4 | 4 | 4 | 3 | 2 | 2 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenak
- San Andres eliza, XIII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
Oharrak
- /s̻oɾokiáin/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Naxurieta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- https://www.argia.eus/albistea/abandonaturik-zegoen-nafarroako-zorokiain-herria-erosi-dute-bederatzi-familiak
- «Zorokiain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.