Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna
Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Erakundeak 2012ko ekainaren 28an, A/RES/66/281 erresoluzioaren bidez, sortu zuen. Egun hori ospatzeko urtero martxoaren 20a onartu zen. Eguna lehenego aldiz 2013an ospatu zen.
Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna | ||
---|---|---|
Mota | nazioarteko egun | |
Honen izena darama | zorion | |
Commemorates (en) | zorion | |
Indarraldi | 2013 - | |
Egun | Martxoaren 20 | |
Promulgatze | 2012ko ekainaren 28a | |
Argumentu nagusia | zorion | |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea | |
Webgune | un.org… |
Justifikazioa
Aipatutako erresoluzioan NBEk zera azpimarratu zuen: zoriontasunaren bilaketa gizakion oinarrizko helburua da, garai eta kontinente guztietan. Horrekin lotuta garapen inklusiboago eta orekatsuago erreibindikatzen zuen, horrela, pobretasuna ezabatuz, zoriontasuna eta ongizatea herri guztien artean zabaltzeko. Erakundeei zein partikularrei aktibitate publikoen bidez zein hezkuntzaren bidez eguna behar den ospatzeko deialdia publiko egin zuen nazioarteko erakundeak.[1]
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Batzar Orokorraren erresoluzioa
- (Ingelesez) Egunaren web ofiziala.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.