Zoran Mušič

Anton Zoran Mušič (Bukovica, 1909ko otsailaren 12a - Venezia, 2005eko maiatzaren 25a) esloveniar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria izan zen.

Zoran Mušič

Bizitza
JaiotzaBukovica (en) Itzuli, 1909ko otsailaren 12a
HerrialdeaCisleithania
 Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista  1991)
 Italiako Erresuma  (1909ko otsailaren 12a -  1946ko ekainaren 18a)
 Eslovenia  (1991 -
HeriotzaVenezia, 2005eko maiatzaren 25a (96 urte)
Hobiratze lekuaVeneziako San Michele hilerria
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Fine Arts, University of Zagreb (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
esloveniera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, diseinatzaile grafikoa, grabatzailea, marrazkilaria eta artista grafikoa
Jasotako sariak
KidetzaSlovenian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
MugimenduaParisko Eskola

Find a Grave: 184134034 Edit the value on Wikidata

Garai hartan Austro-Hungariar Inperiokoa zen Bukovican jaio zen. Familiak hainbat aldiz aldatu behar izan zuen bizilekua Lehen Mundu Gerraren ondorioz, eta mugak aldatu behar izan zituzten. Zoran Maribor eskolara joan zen eta Zagrebeko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Eslovenieraz, alemanez, kroazieraz, italieraz eta frantsesez hitz egiten zuen. 1934tik aurrera Europan zehar bidaiatu zuen eta 1942an Venezian kokatu zen. Espioia izatea leporatu zioten eta Dachauko kontzentrazio-esparrura bidali zuten. Bertan marrazki asko egin zituen. 1945ean askatu zuten, eta Esloveniara itzuli zen, baina agintari komunisten presioak jaso ondoren, Venezian kokatu zen behin betiko.

Paisaiak, izadi hilak, erretratuak eta autoerretratuak margotu zituen. Dachauren beldurrezko eszenak eta Veneziako vedutak ere. Nazioartean ospe handiena duen margolari esloveniar garaikidea da.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.