Zora Neale Hurston
Zora Neale Hurston (Notasulga, Ameriketako Estatu Batuak, 1891ko urtarrilaren 7a – Fort Pierce, Ameriketako Estatu Batuak, 1960ko urtarrilaren 28a) antropologoa eta idazle folklorista izan zen. Garrantzi handia izan zuen Harlemgo Pizkundean.[1][2] Gaur egun bere literatur lana aitortua den arren, ez zen hala izan Zora bizirik zegoen bitartean eta, horregatik, pobrezian hil zen.[3] Haren lanik ezagunena, Their Eyes Were Watching God.[4]
Zora Neale Hurston | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Notasulga (Alabama), 1891ko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Fort Pierce (Florida), 1960ko urtarrilaren 28a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Garden of Heavenly Rest Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Howard Unibertsitatea associate degree (en) Columbia Unibertsitatea Barnard College (1925 - 1928) Artean graduatu : antropologia |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, historialaria, eleberrigilea, idazlea, kazetaria, folklorista, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, antzerkigilea eta film-zuzendaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Fannie Hurst (en) , Franz Boas eta Ruth Benedict |
Mugimendua | Harlemgo Pizkundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
zoranealehurston.com | |
| |
Bizitza
Urte askoan uste izan da Hurston Floridako Eatonvillen jaio zela, afro-amerikar ugari bizi ziren leku batean. Inguru honek eragin nabarmena izan zuen bere idazteko moduan, bereziki bere ahozko tradizioagatik, eta bertako ipuin kontalarien originaltasun eta bat-batekotasunagatik. 1990ean zine zuzendari batek adierazi zuen Hurston Alabamako Notasulgan jaio zela benetan, eta hiru urte zituenean lekualdatu zela Eatonvillera. Dena den, ez dago datu nahikorik hau horrela zela erabateko ziurtasunez baieztatzeko.
Zora Neale Hurson zortzi anai-arreben artean seigarrena zen, John Hurston eta Lucy Ann Potts Hurston ziren gurasoak. Bere aiton-amona guztiak esklabutzan jaioak ziren. Aita predikatzaile baptista eta maizterra zen, beranduago arotz bihurtu zen eta Eatonvilleko alkate izatera ere iritsi zen. Bere amari buruz ez dago datu askorik, eskola irakasle zela soilik eta Hurstonek 13 urte zituenean hil zela. Bere presentzia etengabekoa da Hurstonen obretan, tradizio eta folklorismoari lotutako guztian.
Erreferentziak
- Boyd, Valerie. Wrapped in rainbows : the life of Zora Neale Hurston. Scribner ISBN 0-684-84230-0. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
- Lucy Anne, Hurston. Speak, so you can speak again : the life of Zora Neale Hurston. (First. argitaraldia) ISBN 0-385-49375-4. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
- (Ingelesez) Manning, Carol S.. (2002). «Hurston and Welty, Janie and Livvie» The Southern Literary Journal 34 (2): 64–72. doi: . ISSN 1534-1461. (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
- (Ingelesez) «Zora Neale Hurston» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).