Zooamata

Zooamata proposaturiko animalia klado bat da, Ferae (Carnivora eta pangolinak) eta Perissodactyla (zaldi, errinozeroak eta antzekoak) eratua. Cetartiodactylarekin eta Chiropterarekin batera Ferungulata sortuko luke, Laurasiatheriaren parteetako bat. Izenak greziera eta latinezko hitzak elkartzen ditu, "animalia lagunak" adierazteko; izan ere, talde honetan daude katu, txakur eta zaldiak, guztiak gizakiak bezatuak eta etxe abere bilakatuak.

Zooamata
Goi Kretazeo-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
Baliorik ez Zooamata
[[|]]
Azpibanaketa

Beste proposamen batek, ordea, Perissodactyla eta Cetartiodactyla talde berean batzen ditu, Euungulata izenarekin. Bi proposamenek ebidentzia molekularrak erabiltzen dituzte, baina ez dira guztiz ziurrak. Hala ere Zooamata guztiak Laurasiatheriaren parte direla argi dago.

Sailkapena

   Laurasiatheria   

 Eulipotyphla

   Ferungulata   
   Pegasoferae   

 Chiroptera

   Zooamata   
   Ferae   

 Carnivora

 Pholidota

 Perissodactyla    

 Cetartiodactyla

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.