Elexalde Zollo

Elexalde Zollo[1], ofizialki Zollo-Elexalde deitua, Arrankudiaga udalerri bizkaitarraren barruan dagoen udalerri-ohia da, Nerbioi ibarrean. Egun, auzotzat jotzen da, 1968an anexionatu baitzuten.

Elexalde Zollo
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaArrankudiaga
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°11′33″N 2°56′17″W
Demografia

Kokapena

Belaute edo Ganekogorta mendiaren magalean dago; herrirako heltzeko modurik errazena Ugaotik igotzen den errepidea da. Ez dago inolako garraiobide publikorik hara heltzeko; horretarako Nerbioi ibaiko haraneraino jaitsi beharra dago, bereziki tren-geltokia eta autobus-zerbitzuak dituen aipatutako Ugaoraino.

Auzoak

Udalerri-ohi honek baditu auzo batzuk; inportanteenak Elexalde udalburu izan zena (bertan eliza ere badago), Aspiuntza eta Ustara dira.

Zollo Urruti eta Etxebarri herriko beste auzo jendeztatuak dira.

Basakoetxe izeneko parajean urtegi bat dago, baserri bati izena zor diona.

Demografia eta biztanleria

Udalerri gisa ageri den azken erroldan (1960koan) 208 biztanle eta 56 etxe zituen. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 126 biztanle ditu.

Zolloko biztanleria
20002001200220032004200520062007
96939797989895113

Jakingarriak

Bertan San Martin jaiak ospatzen dira eta inguruko herrietan tradizio handia egon da horra joatera, esaterako odolosteak jateko. Udalerria galduta ere nortasuna mantentzen duela erakusteko aukera izaten da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.