Zokotze
Zokotze Amorotze-Zokotze udalerriko herri bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Zokotze | |
---|---|
![]() | |
![]() Eliza, serorategia eta pilotalekua | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | {{Herrialde info Nafarroa Beherea
| herrialde bandera2 | izena = Nafarroa Beherea | aldaera = | tamaina = }} |
Udalerria | Pirinio Atlantikoak |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | zokoztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°22′38″N 1°06′26″W |
Demografia |
Herritarrei "zokoztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 41 km daude.
Izenaz
Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Sanctus Martinus de Trussecalau (1160an), Sucox (1268an), Succos (1304an; gaur egun frantsesez erabiltzen dena, okzitanieraz sortua izan eta gero), Ssucos (1350ean), Çucoz (1413an) eta Suquos (1513an Iruñeko idazkietan).[1]
Eskualdean "Zokozü", "Zokoze", "Sokueze" edo "Zokuetz" aldaerak erabili izan dira baina Euskaltzaindiak "Zokotze" hobetsi zuen.
Geografia
Kokapena
Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: hegoaldean Amorotze udalburua, ekialde eta hego-ekialdean Behauzeko lurrak, iparraldean (zati handi batean Laskuetako errekak egiten du muga) Martxueta eta Arrueta, mendebaldean eta ipar-mendebaldean Oragarreko lurrak.
Orografia
Herriak 100 m ditu baina 200eko marka ere gainditzen da (Olharana 202 m) muinoren batean; iparraldean dago punturik baxuena (77 m Laskuetako errekaren ertzean).
Errepideak
Ez da departamendu mailako errepiderik pasatzen herri honetako lurreetatik; Amorotzera joan behar da D 123 hartu eta Donapaleu edo Hazparnerekiko loturak ziurtatzeko; edo iparralderantz joanda, betiere errepide lokal batetik, Martxueta inguruan D 11rekin bat egin eta Bidaxunera joateko.
Historia
- Succos edo Trousse-Caillou noble-etxea Goi Erdi Aroan dokumentatuta dago. 1203ko abenduaren 17an Raymundo García de Trousse-Caillou jaunak, Amikuzeko beste noble batzuekin batera, Nafarroako Antso Azkarrari men egin zioten Agaramonteko gazteluan. Oihenartarrak, Iriberritarrak...Ǹafarroako erresumako batzarretan egoteko eskubidea zuen herriko etxe noble honetako jaunak izan ziren.[2]
Udalerri-aldaketak
1841eko abuztuaren 16a arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Amorotzerekin fusionatu zen; harrezkero Amorotze-Zokotzeren barruan dago.
Eraikin eta monumentu historikoak
- Herriko eliza, inguratzen duen hilerria eta bere horma frontoi gisa erabiltzen den seroraeneak multzo aipagarria osatzen dute.
- Hilarri diskoidal batzuk daude, tartean 1624 eta 1632ko batzuk.
Kultura eta hezkuntza
- 1833ko inkesta batean ez zuen eskolarik eta Amorotzerekin konpartitzen zuen.
Ekonomia
Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |