Zohota
Zohota Arboti-Zohota udalerriko herriska bat da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Zohota | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Arboti-Zohota |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | zohotar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′31″N 0°59′11″W |
Demografia |
Herritarrei "zohotar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 36 km daude.
Izenaz
Aldaera okzitaniarrean oinarri izanda frantsesez Sussaute bihurtu zenak jasotako izen historiko goiztiar batzuk: Sansctus Martinus de Sosaute (1160), [Sosaute (1384an) Sossaute (Bearnoko Nabarrengosen 1405ean bildua) eta Susauta (1513ko Iruñeko idazki batean); euskaraz "Zozueta" aldaera ere erabili izan da. Beraz (gogoan izan "Susaeta" bezalako euskal abizenak) egun baliatzen dugun lekuizena jatorrikotik urrunduz joan izan da.[1]
Geografia
Kokapena
Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Herriaren mugak hauexek dira: hegoaldean Zilhekoa eta Arberatze, mendebaldean Zohazti, ipar eta ipar-mendebaldean Arboti udalburua, denak Amikuzen; ekialde osoan, ordea, Zuberoako herriak ditu mugakide: Ozaraine iparralderago eta Domintxaineri dagozkion lurrak hegoalderantz joz.
Orografia
Altuera apaleko lurrak dia baina etengabeko gorabeherak daude. Paussasaceko mugarrirako bidean, herritik ipar-ekialera, 192 mko muino bat dago. Hala ere izenez ezagunena Zuberoako muga zati zabal batean markatzen duen Burgaintzi muino-katea da (altuena 161 m); eskualdeko (ikus Arboti) folklore-talde ospetsu bati izena ematen dio. Herria bera 100en bueltan dago.
Mendixken artean Biduzeren ibaiadarrak diren erreka batzuk pasatzen dira, aipagarriena herri honetan jaio den Xuhukoa (okzitanieraz Lauhirassa).
Errepideak
D 134 departamendu mailako errepidea Lauhiran abiatu, Arbotitik pasa, gero herritik eta segituz gero Donapaleutik Salbaterrara doan D 933rekin lotura egiten da, oraindik Zohotaren lurretan baina ia Zilhekoakoekin mugan.
Historia
Udalerri-aldaketak
1842 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Arbotirekin fusionatu zen; harrezkero Arboti-Zohotaren barruan dago.
Eraikin historikoak
- Donejakueko elizak XVIII. mendeko erretaula dauka. Kondaira batek dio lamiek, beste leku batzuetan jaso bezala, langileek egunean zehar eraikitakoa gauean eraisten zutela.
- "Jauregia" izeneko etxe aipagarria dago, izenak adierazten duen gisan.
Kultura
- Herri txikia izanik ere, 1833ko inkesta batean eskola zuela jasotzen da.
- Donejakue Bidearen adar batek herriaren lurrak zeharkatzen ditu; Ozarainetik Paussasaceko mugarrira abiatzen da, hor garai bateko Nafarroako erresuma (Arboti eta Zohota), Zuberoa (Ozaraine) eta Bearno (Autile, okzitanieraz Autivièla) biltzen ziren.
Ekonomia
Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Zohotan abiapuntua duen ibilbidea Argian.
- Burgaintzi dantza taldearen webgunearen euskarazko bertsioa.
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |