Zoe Porfirogeneta

Zoe (grezieraz: Ζωή, Zōē; 978aldean1050eko ekaina), izengoitiz Porfirogeneta, 1028-1050 urteetan Bizantziar Inperioko enperatriza izan zen.

Zoe Porfirogeneta

bizantziar enperadore

1042 - 1055
Konstantino VIII.a - Mikel VI.a
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 978
Herrialdea Bizantziar Inperioa
Lehen hizkuntzaErdi Aroko greziera
HeriotzaKonstantinopla, 1050eko ekaina (71/72 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Familia
AitaKonstantino VIII.a
AmaHelena
Ezkontidea(k)Erroman III.a
Konstantino IX.a
Mikel IV.a
Anai-arrebak
LeinuaMacedonian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Konstantino VIII.aren bigarren alaba zen. Aitak Erroman III.a Argirorekin ezkonarazi zuen. 1028an enperatriz izendatu zuten. Senarrak, ordea, gorroto zuen Zoe, eta hau Mikel IV.a Paflagoniarra hartu zuen amorantetzat. 1034an Mikelek Erroman hilarazi zuen eta, orduan, Mikel eta Zoe ezkondu ziren. Elkarrekin egon ziren aginpidean 1041 arte. Zoek senarrari gustu ematearren, haren iloba Mikel izendatu zuen enperadoregai.

Mikel IV.a hil zenean, honen ilobak, enperadore izateko nahiaz, monasterio batean sartu nahi izan zuen Zoe. 1042ko apirilaren 19an Konstantinoplako herria Mikel V.aren erabaki horren aurka matxinatu zen, eta Zoek bere ahizpa gaztea, Teodora, izendatu behar izan zuen enperadoregai. Bi ahizpen artean konponezinak sortu zirelarik, Zoe berriz ezkondu zen, Konstantino IX.a Monomakorekin, eta harekin egon zen aginpidean hil zen arte.

Erreferentziak


    Aurrekoa
    Konstantino VIII.a
    Bizantziar Inperioko enperatriza
    Erroman III.a Argirorekin (1028-1034)
    Mikel IV.arekin (1034-1041)
    Mikel V.arekin (1041-1042)
    Konstantino IX.arekin (1042-1055)
    Ondorengoa
    Konstantino IX.a


    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zoe Porfirogeneta Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.