Zoe Kazan
Zoe Swicord Kazan (Los Angeles, 1983) estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea da.
Zoe Kazan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1983ko irailaren 9a (40 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Nicholas Kazan |
Ama | Robin Swicord |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Windward School (en) Wildwood School (en) Ezra Stiles College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, antzerkigilea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta idazlea |
|
Biografia
Kazan Los Angelesen jaio zen, Nicholas Kazan eta Robin Swicord gidoilarien alaba. Aitaren aldeko aitona-amonak izan ziren Elia Kazan zinema eta antzerki zuzendaria eta Molly Kazan antzerkigilea. Elia Kazan Istanbulgo emigrante greziarra izan zen[1]. Bere familiako abizena Kazantzoglou zen.
Kazanek Broadwayko hainbat ekoizpenetan aritu da. Zinean, bere lehen bi rol protagonistak 2010ean izan ziren: Happy. Thank You. More. Please. eta Meek's Cutoff. Geroago Ruby Sparks filmeko gidoia idatzi zuen eta, Paul Dano bere bikotearekin batera, Wildlife (2018) idatzi eta zuzendu zuen[2].
Erreferentziak
- (Ingelesez) Lawler, Kelly. «Zoe Kazan addresses blacklist legacy of grandfather, 'East of Eden' director Elia Kazan» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- (Ingelesez) «Paul Dano and Zoe Kazan on their new creations - an acclaimed film and a baby daughter» the Guardian 2018-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.