Zoe Erromakoa
Santa Zoe Erromakoa Diokleziano enperadorearen garaian exekutatu zuten martiri kristaua izan zen.
Zoe Erromakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, 286ko uztailaren 5a ( urte) |
Hobiratze lekua | Santa Prassede (en) |
Heriotza modua | : sutan errea |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Uztailaren 5 |
Nikostrato izeneko erromatar gorteko goi funtzionario batekin ezkonduta zegoen. Sei urte omen zeramatzan hitz egin ezinik. San Sebastianek aitaren egin zion, eta Zoek berehala hasi zen hitz egiten eta Jesus goraipatzen. Senar-emazteak bataioa eskatu zuten[1][2].
Litekeena da 286an hil zela[1]. San Petriren hilobian otoitzean aurkitu ostean, atxilotu zuten krustau izateagatik. Keak itota hil zen, su baten gainean zintzilik zegoela[3]. Orduan gorpua Tiber ibaira bota zuten[2]. Hurrengo gauean, San Sebastianeri agertu omen zitzaion, bere gorpua non aurki daitekeen erakusteko[1].
Erromatar Eliza Katolikoak eta Eliza Ortodoxoak santutzat hartzen dute. Santu-eguna uztailaren 5ean ospatzen da Eliza Katolikoan[1] eta abenduaren 18an Eliza Ortodoxoan[2]. Erlikiak Erroman daude, Santa Prassede basilikan[1].
Erreferentziak
- (Italieraz) Luzi, Luigi. «Santa Zoe» Santi e Beati 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- (Ingelesez) «Martyr Sebastian at Rome, and his companions» Orthodox Church in America (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- (Ingelesez) «St. Zoe at Rome» Antiochian Orthodox Christian Archdiocese of North America (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).