Zizur Zendea
Historia
Urte luzez zendearen mugek izen bereko udalerriarekin bat egiten zuten. Aldiz, biztanleriaren handitzearekin batera 1950eko hamarkadatik aurrera bere lurraldearen osaketan aldaketa batzuk izan ditu:
- Etxabakoitz 1953 arte zendeako herria zen; geroztik Iruñeko auzoa da.
- Barañain udalerria 1984an sortu zen, herri honek Iruñearen gerizpean pairatu zuen transformazio izugarria dela medio. Eultza herriska ere udalerri berrian sartu zen eta bere urbanizazio berriaren barruan integratu da.
- Zizur Nagusia 1992an bereizi zen; kasu honetan ere azken urteetan biztanleria asko handitu da.
- "Zizur" izena mantendu zuen beste hamaika herrik osatutako udalerriak. Herriak hauek dira: Astrain, Baternain, Eriete, Gatzolatz, Gendulain, Larraia, Muru Astrain, Sagues, Undio, Zarikiegi eta Zizur Txikia. Zizur Nagusiaz gain zendeari izena ematen dion beste herria, Zizur Txikia, ez da udalerri honetako burua (Gatzolatz da) baina bai desberdintasun handiz biztanlerik gehien duena; Zizur Nagusia bereizi eta gero barrendegi moduan geratu da, beste hamar herrietatik anaia nagusia, Iruñea eta Galar Zendearen lurrek banatuta.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.