Zizazuri
Zizazuria[1] (Calocybe gambosa) Lyophyllaceae familiako perretxikoa da.[2] Hasieran, Agaricus gambosus deitu zion 1821an lehen aldiz espezie hau deskribatu zuen Elias Magnus Friesek. Gambosa hitza latinetik dator, eta hanka puztua duela adierazten du.[2]
Zizazuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Lyophyllaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Calocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Calocybe gambosa Fr.
| |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Morfologia
Txapelaren tamaina 5 eta 12 cm artekoa da. Haragitsua eta sendoa da, eta batzuetan ertz uhindua dauka. Kolore zuri-kremakoa izan ohi da, eta ale gazteetan ertza barrurantz kiribildua dago. Azpian orri asko dauzka, argalak eta estuak, oso trinkoak, muxarratuak, zuriak edo kremak horiek ere.
Hanka zurixka dauka, zilindrikoa edo oinarrian lodiagoa, mardula, laburra eta haritsua, batez ere ale zaharretan.
Haragi zuria, sendoa eta konpaktua dauka.
Espora zuriduna da.
Ekologia
Udaberrian agertzen da gehienetan, baina eguraldi aproposa egiten badu udazkenean ere irten daiteke. Toki irekiak ditu gustuko: larreak, heskaiak, elordiak eta txilardiak.
Gastronomia
Oso estimatua da, batez ere Araba aldean. San Prudentzio jaiaren egunean ohitura da Gasteizen perretxiko hau eta barraskiloak jatea. Gordinik ere jaten da. Europako mendebaldeak kantitate handiak inportatzen ditu Errumaniatik.
Udazkenean hartzen bada, arretaz jokatu behar da Entoloma sinuatum espeziearekin ez nahasteko. Azken hau udazkeneko espeziea bada ere, inoiz edo behin udaberrian ere ager daiteke.
Beste izen arruntak
Calocybe gambosa tokiko euskarazko testuetan:[3] buxeu (muxeru); maiatzeko ziza; muxuloin (moxolon); udaberri-ziza; udaberriko-ziza; ziza (sisa, susa, xixa, zuza, zusa); zizazuri.
- Perretxiko saltzailea zizazuriak, onddozuriak eta karraspinak saltzen Gasteizen.
- Zizazuria albotik ikusita.
- Zizazuriaren orriak
Erreferentziak
- «Zizazuri». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-12.)
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
Kanpo loturak
- Calocybe gambosa, Errotari mikologia elkartearen webgunean.
- (Ingelesez) Calocybe gambosa, Mycobank webgunean.