Zizahori
Zizahoria[1] (Cantharellus cibarius) Cantharellales ordenako onddo bat da. Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta txapela hasieran ganbila da, baina gero leundua eta erditik hondoratua. Himenioa tolestura lodiek osatzen dute eta espora hori leun eliptikoak ditu.[2]
Zizahoria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Cantharellales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cantharellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cantharellus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cantharellus cibarius Fr., 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Beste izen arruntak
Cantharellus cibarius tokiko euskarazko testuetan:[3], lekaxin (lekazin); saltsa-perretxiko (txaltxa-perretxiku); San Juan perretxiko; San Juan ziza; xulxo; urri-ziza; xixa; xixeta; ziza hori; ziza gorri.
Etimologia
Cantharellus, grekotik dator eta koparen txikigarria da, kopa txikia esan nahi du. Cibarius, latinetik dator, cibus-etik, janaria, elikadura, bere jangarritasun bikainagatik.
Deskribapena
Onddo beltzaren ondoren gehien ezagutzen den onddoa da.
Barietate asko ditu.
Latinoxanthus: Plegu-orriak gris-moreak eta kapela horia.
Amathystius: Plegu-orriak horiak ezkata moreekin.
Bicolor: Plegu-orriak horixkak eta kapela zuria.
Albidus: Dena zurixka.
Neglectus: Hori zurbila tindu berdexkekin eta oso mehea.
Umbrinus: Kolore horixka ilunekoa.
Kapela: 3 eta 4 cm. Arteko diametroa. Haragitsua, sendoa, leuna, lehenik ganbila, gero deprimitua, apur bat hondoratua, ertza kiribildua, bihurgunetsua eta gingilduna. Kolorea horia, arrautza gorringoarena edo hori laranja.
Orriak: Hori bizia, plegu formakoak, batzuk urkilatuak, eta oso dekurrenteak.
Hanka: Betea, ilegabea, orrien kolore berekoa, 3 – 7 x 0,7-2 cm-koa.
Haragia: Irmoa, zurixka edo horixka, fruta-usain atseginekoa eta zapore gozokoa.[4]
Sasoia eta lekua
Udaren hasieratik udazkenera arte, batez ere hostoerorkorren basoetan, baina koniferoen artean ere irteten da.[5]
Jangarritasuna
Ona, oso bilatua bere identifikazio eta kontserbazio errazagatik, harietan sartu eta lehortu daitezke, ondoren gisatuetan garnizio gisa erabiltzeko eta erreak ere bai.[6]
Nahasmen arriskua
Hygrophoropsis aurantiaca-rekin nahas daiteke, baina hau laranja kolorekoa da eta bere oina meheagoa da. Beste nahaste bat, eta oraingoan arriskutsuagoa izan liteke, Clitocybe olearia-rekin da; toxikoa da, eta arazo gastrointestinal handiak eragiten ditu. Tamaina handiagoa eta benetako orriak ditu, laranja kolorekoa da, eta enbor edo sustraietan irteten da. Betik taldeka eta oinak oinarrian elkartuta.[7]
Erreferentziak
- «Zizahori». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-18.)
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
- (Gaztelaniaz) Bon, Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 306 or. ISBN 282-0865-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 447 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 540 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 361 or. ISBN 84-505-1806-7..