Ziza zauli
Ziza zaulia (Lyophyllum decastes) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie ezezaguna da perretxiko zale gehienentzat, baina kalitatezko jangarria da.
Ziza zaulia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Lyophyllaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lyophyllum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lyophyllum decastes Singer, 1951 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 4 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, leuna, larru kolorekoa, gris-arrea, batzuetan arre-horixka. Hasieran ganbil-makurra, gero lau-hondoratua, ertza uhindua eta beherantz biribilkatuta ale gazteetan, gero zabaldu egiten da.
Orriak: Banangarriak, itsatsiak edo dekurrenteak. Hasieran zurixkak, ondoren gris zurbilera edo gris-horixkara pasatzen dira.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zurixka, 5 - 12 x 0,6 - 1 cm-koa, zilindrikoa edo konprimatu samarra, goian pruinaduna, batzuetan luzanga eta bihurgunetsua eta beste batzuetan laburra eta itxuragabea.
Haragia: Nahiko mehea eta zaila, zurbila. Irin usain ahula du eta babarrun zaporea.[2]
Jangarritasuna
Jangarri ona.[3]
Nahasketa arriskua
Lyophyllum fumosum delakoarekin honek kapela arre-gris iluna du eta zuntzexkak ditu. Zenbait autoreren iritziz, Lyophyllum decastes espeziaren aldaera bat da.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean, hostozabalen parke edo baso belartsuetan. Ale askoko taldetan hazten da, askotan, oinaren oinarritik elkarri soldatuta.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.
Galeria
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 213 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo ISBN 84-87997-86-4..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 286 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 166 or. ISBN 84-282-0865-4..