Ziza nabar
Ziza nabarra (Tricholoma pardinum edo tricholoma tigrinum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso pozoitsua da baina ez hilkorra, ugaria den lekuetan pozoitze gehien eragiten dituen perretxikoa.
Ziza nabarra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma pardinum Quél., 1873 | |||||||||||||||||||||||||||
Banaketa mapa | ||||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 5 eta 10 cm. arteko diametrokoa, baina 20 cm-ra ere irits daiteke. Haragitsua eta titi apur batekin, hasieran ganbila eta gero laua, ertz mehe eta biribildua du. Kolore grisa edo gris-arrea, tindu berdexka arinekin eta metxa iletsu ilunagoekin apaindua, sakabanatuta eta zirkulu zentrokideetan antolatuta daude, erdian elkarren ondorago.
Orriak: Nahiko estu, oso eskotatuak, gris-horixkak edo krema-horiak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Sendoa eta trinkoa zabalagoa oinarrian, okre-antzeko kolorekoa da, pixka bat irintsua eta malutatxo marroi-okreak ditu goi aldean.
Haragia: Trinkoa eta zuria, kolore gorrixka hartzen du, batez ere larben ziztadengatik. Irin usain arina hasieran, gero desatsegina bihurtzen dena. Zapore leuna eta meleka.[2]
Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Tigrinum berriz latinetik dator, kapelaren itxuragatik. Pardinum epitetoak esan nai du: panteraren kolorekoa.
Toxikotasuna
Oso toxikoa da, baina ez hilkorra. Bere tamaina eta zaporeagatik oso gustagarria izan daiteke, kontuz. Urdail-esteetako nahasmendu handiak eragiten ditu, Entoloma sinuatum delakoak eragiten dituen antzekoak.[3]
Ugaria den lekuetan, Vosgoetan, Juran eta abarretan, pozoitze gehien eragiten duen espeziea da, Euskal Herrian Entoloma sinuatum-ekin gertatzen den bezala.
Nahasketa arriskua
Tricholoma terreum jangarriarekin, txikiagoa da, orri zuriak edo grisak dauzka eta oin zilindrikoa eta Tricholoma scalpturatum-ekin, hau Tricholoma terreum-en antzekoa da, baina kapela argiagoarekin. Hauek arinagoak dira eta hanka normalean hutsa dute.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean ateratzen da mendiko izei-basoetan eta pagopeetan ere bai, 600 metrotik gora.[5]
Banaketa eremua
Europan, baina ez da Herbehereetan erregistratu, ezta Britaniar uhartean ere, Asian, Ipar Amerikan.
Galeria
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 299 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y desc especies a todo color riptiva 800. Iberduero,, 206 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 333 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 234 or. ISBN 978-84-617-0196-4..